Aldaketak Dbusen 16 eta 28 lineetan maiatzaren 1etik aurrera, ostirala
Maiatzaren 1ean, ostiralean, aurreikusita dago Dbusek 16-Igeldo eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan aldaketak martxan jarriko dituela, bi lineetan puntualtasuna hobetzeko eta ordutegiak hobeto betetzeko. Hauek dira egingo diren aldaketak. 16-IGELDO: Irailaren 1etik ekainaren 22ra: linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da (maiatzaren 1ean hasiko da). Hori dela eta, Igeldoko eta Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira, eta honela […]
Maiatzaren 1ean, ostiralean, aurreikusita dago Dbusek 16-Igeldo eta 28-Amara-Ospitaleak lineetan aldaketak martxan jarriko dituela, bi lineetan puntualtasuna hobetzeko eta ordutegiak hobeto betetzeko. Hauek dira egingo diren aldaketak.
16-IGELDO:
- Irailaren 1etik ekainaren 22ra: linearen maiztasuna 30 minutukoa izango da (maiatzaren 1ean hasiko da). Hori dela eta, Igeldoko eta Boulevardeko irteera orduak aldatuko dira, eta honela geratuko dira:
-
- Irteerak Boulevardetik: xx:00h eta xx:30h
- Irteerak Igeldotik:
- 9:30ak arte: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
- 9:30etik 21:30era: xx:15h eta xx:45h.
- 21:30etik aurrera: xx:00h eta xx:30h (aldaketarik gabe).
- Ekainaren 23tik abuztuaren 31ra: 20 minutuko maiztasuna.
Ordutegi eta maiztasunen aldaketak ez du eraginik geralekuen definizioan, ezta ibilbidean ere, aldaketarik gabe mantenduko dira-eta. Horrela, lineari fidagarritasuna eman nahi zaio urte osoan, herritarrei zerbitzu puntuala eta kalitate handiagokoa eskainiz.
- 28-AMARA-OSPITALEAK:
Zehazki, lanegunetan irteera ordu batzuk aldatuko dira 7:10etik 9:19era bitartean, 7 minutuko maiztasunekin. Larunbatetan, 11:05etik 21:12ra bitarteko irteera orduak aldatuko dira, 7-8 minutuko maiztasunekin. Igande eta jaiegunetan, irteera orduen eguneraketa hori 7:48tik 20:30era bitartean egingo da, 8-9 minutuko maiztasunekin.


