Aldaketak larunbatean, apirilak 18, Errege Kopako finala dela eta
Errege Kopako finala dela-eta Alderdi Ederren pantaila erraldoiak jarriko dira, eta, horregatik, datorren larunbatean, apirilak 18, 17:50ean hasita eta igandera arte, apirilak 19, goizaldeko 01:00etara, gutxi gorabehera, ibilbideen eta geralekuen aldaketa hauek gertatuko dira: 5-BENTABERRI, 16-IGELDO, 18-SEMINARIOA ETA 25-BENTA BERRI-AÑORGA: –Erdialderantz: ibilbide bukaerako geldialdia Okendo 5ean. Boulevard 17, Boulevard 19 eta Gipuzkoa Plaza geralekuetan […]
Errege Kopako finala dela-eta Alderdi Ederren pantaila erraldoiak jarriko dira, eta, horregatik, datorren larunbatean, apirilak 18, 17:50ean hasita eta igandera arte, apirilak 19, goizaldeko 01:00etara, gutxi gorabehera, ibilbideen eta geralekuen aldaketa hauek gertatuko dira:
- 5-BENTABERRI, 16-IGELDO, 18-SEMINARIOA ETA 25-BENTA BERRI-AÑORGA:
–Erdialderantz: ibilbide bukaerako geldialdia Okendo 5ean. Boulevard 17, Boulevard 19 eta Gipuzkoa Plaza geralekuetan ez dira geldituko. Okendo 5era eramango dira.
–Antiguo alderantz: Okendo kaletik aurrera Bengoetxea kaletik, Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik zirkulatuko dute, eta Askatasunaren Hiribidetik aurrera ohiko ibilbideei helduko diete. Boulevard 17, Boulevard 19 eta Gipuzkoa Plaza geralekuetan ez dira geldituko. Okendo 5era eramango dira.
- 8-GROS-INTXAURRONDO ETA 29-HEGO INTXAURRONDO SUR:
– Intxaurrondo alderantz: ibilbide bukaerako geldialdia Legazpi kalean. Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik zirkulatuko dute, eta gero ohiko ibilbideei helduko diete. Boulevard 15, Askatasunaren Hiribidea 19 eta Askatasunaren Hiribidea 15 geralekuetan ez dira geldituko, eta horietan gelditu ordez Legazpi kalean eta Askatasunaren Hiribidea 3an geldituko dira.
– Erdialderantz: ohiko ibilbidea Legazpi kaleraino. Boulevard 15 geralekuan ez dira geldituko. Legazpira eramango da.
- 13-ALTZA:
– Altza alderantz: Boulevardetik aurrera, Legazpi kaletik, Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik zirkulatuko du (geralekua Askatasunaren Hiribideko 3an), eta gero ohiko ibilbideari helduko dio. Askatasunaren Hiribidea 21 geralekuan ez da geldituko eta Askatasunaren Hiribidea 3ra eramango dira.
– Erdialderantz: ohiko ibilbidea.
- 19-AIETE-BERA, 21-AMARA-MUTUALITATEAK ETA 28-AMARA-OSPITALEAK:
– Erdialderantz: ohiko ibilbidea Okendo kaleraino (ibilbide bukaerako geldialdia). Boulevard 9 eta Gipuzkoa Plaza geralekuetan ez dira geldituko. Okendo 11ra eramango dira.
– Amara alderantz: Okendo kaletik aurrera, Bengoetxeatik, Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko dute, Urbieta 6-12raino, eta handik aurrera ohiko ibilbideei helduko diete. Boulevard 9 eta Gipuzkoa Plaza geralekuetan ez dira geldituko. Okendo 11ra eramango dira.
- 26-AMARA-MARTUTENE:
– Erdialderantz: ohiko ibilbidea Okendo kaleraino (ibilbide bukaerako geldialdia). Boulevard 13ko geralekuan ez dute geldialdirik egingo. Okendo 11ra eramango da.
– Amara alderantz: Okendo kaletik aurrera, Bengoetxeatik, Idiakezetik eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko du, Urbieta 6raino, eta handik aurrera ohiko ibilbideari helduko dio. Boulevard 13 geralekuan ez da geldituko. Okendo 11ra eramango da.
- 31-INTXAURRONDO-OSPITALEAK-LARRATXO:
– Aiete alderantz: Colón pasealekutik aurrera, Askatasunaren Hiribidetik, Okendotik, Gipuzkoa Plazatik (14 linearen geralekua) eta Askatasunaren Hiribidetik jarraituko du, eta gero ohiko ibilbideari helduko dio, Urbieta 6rantz. Kursaal eta Boulevard 15 geralekuetan ez da geldituko, eta horietan gelditu ordez Colónen eta Gipuzkoa Plazan (14 linearen geralekua) geldituko dira.
– Intxaurrondo-Altza alderantz: ohiko ibilbidea.

