B3-Egia-Intxaurrondo linearen ibilbidearen aldaketa
Martxoaren 6tik aurrera, ostirala, B3-Egia-Intxaurrondo gautxori linearen ibilbidea aldatuko da Intxaurrondo inguruan. Beharkoko biribilgunera iristean ez da Sibiliatik jaitsiko eta Baratzategi eta Bustintxulorantz jarraituko du, 9-Egia-Intxaurrondo lineak egiten duen moduan, eta orain arte bezala Baratzategi 21ean ibilbide bukaerako geldialdia egingo du. Zarategi 71 geralekuaren ondoren ezkerretara biratuko du Monsetik (Mons 77an geldialdia egingo du), Ategorrietako […]
Martxoaren 6tik aurrera, ostirala, B3-Egia-Intxaurrondo gautxori linearen ibilbidea aldatuko da Intxaurrondo inguruan.
Beharkoko biribilgunera iristean ez da Sibiliatik jaitsiko eta Baratzategi eta Bustintxulorantz jarraituko du, 9-Egia-Intxaurrondo lineak egiten duen moduan, eta orain arte bezala Baratzategi 21ean ibilbide bukaerako geldialdia egingo du. Zarategi 71 geralekuaren ondoren ezkerretara biratuko du Monsetik (Mons 77an geldialdia egingo du), Ategorrietako tren geralekuraino, eta Zarategitik igoko da (Pilarreko aldapa) Pablo Sorozabalen biribilguneraino. Mons pasealekutik Kiroldegirantz jarraituko du, Garro-Zubiaurre ibilbidea eginez. Fernando Sasiainera iristean, ohiko ibilbideari ekingo dio berriro eta Egiarantz eta Erdialderantz joango da.
Geraleku guztiak mantenduko dira, Mons 36koa, Zarategi 80koa eta Txara I.ekoa izan ezik, hor gelditu beharrean Mons 77an, Zarategi 71ean eta Txara II.an geldituko baita.


