Dbusek 466 tona CO2 isurtzea saihestu zuen 2025ean, autobus elektrikoei esker
Emisio horiek gure hirian 20.000 zuhaitz landatzearekin parekatu daitezke. Dbusek zero emisioko garraio publiko baten alde egindako apustu argi eta irmoari esker, 2025ean gure hirian 466 tona CO2 isurtzea saihestu da. Flota apurka-apurka deskarbonitzatzeak eta horrela 2030ean flota %100 elektrikoa eta CO2 emisiorik gabekoa izatea lortzeak, hau da, Bideberdea proiektuak, airearen kalitatea nabarmen hobetzea eta […]
Emisio horiek gure hirian 20.000 zuhaitz landatzearekin parekatu daitezke.
Dbusek zero emisioko garraio publiko baten alde egindako apustu argi eta irmoari esker, 2025ean gure hirian 466 tona CO2 isurtzea saihestu da. Flota apurka-apurka deskarbonitzatzeak eta horrela 2030ean flota %100 elektrikoa eta CO2 emisiorik gabekoa izatea lortzeak, hau da, Bideberdea proiektuak, airearen kalitatea nabarmen hobetzea eta kutsadura akustikoa murriztea dakar, Donostia espazio atseginagoa bihurtuta.
Gaur ospatuko den Ingurumenaren Egunarekin batera, Dbusek kanpaina bat abian jarri du, ibilgailu berri horiek gure hirirako jada ekartzen ari diren onuren berri emateko, jasangarriagoa den eta gutxiago kutsatzen duen garraio publiko bat izateak dakartzan abantailak argi eta zuzenean nabarmentzen dituen mezu batekin.
Bideberdearen bide berdeari jarraituz, kanpaina hiriko hainbat gunetatik igarotzen ari da, autobus flota izaten ari den eraldaketa jada nabaria den guneetatik, hain zuzen; izan ere, 2025ean flotak emisioak gutxitu zituen, eta emisio gutxitze hori 20.000 zuhaitz landatzearekin parekatu daiteke. Teknologia aurreratuagoa duen eta ingurumena errespetatzen duen flota bat lortze aldera egindako lan horren ondorioz, Dbusek 56 autobus %100 elektriko eta 55 autobus hibrido ditu zerbitzuan, Donostia elektromugikortasuneko erreferente gisa Europan duen posizioa indartuta eta emisio kutsagarririk gabeko hiri baten alde eginda.

