Ezagutu Dbus Mugikortasunaren Astearen esparruan
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea ospatuko da eta, oraingoan, Dbusek bi bisita gidatu antolatuko ditu Kotxetegietara, herritarrek enpresan egiten den lana bertatik bertara ezagutu ahal dezaten. Bisita horiek, gainera, DTK (Donostiako Tranbia Konpainia) sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo dira. Doako bisita gidatuak adin guztietako jendearentzat izango dira, eta larunbatean, hilak […]
Irailaren 16tik 22ra Mugikortasun Jasangarriaren Europako Astea ospatuko da eta, oraingoan, Dbusek bi bisita gidatu antolatuko ditu Kotxetegietara, herritarrek enpresan egiten den lana bertatik bertara ezagutu ahal dezaten. Bisita horiek, gainera, DTK (Donostiako Tranbia Konpainia) sortu zenetik 140 urte bete diren unean egingo dira.
Doako bisita gidatuak adin guztietako jendearentzat izango dira, eta larunbatean, hilak 19, (gaztelaniaz) eta igandean, hilak 20, (euskaraz) egingo dira, 11:00etan. Izena emateko epea jada zabalik dago, eta Dbuseko telefonora deituz (900 840 146 / 943 000 200) eta posta elektronikora idatziz (info@dbus.eus) eman ahal izango da izena. Plazak mugatuak dira, eta izena eman den hurrenkeran esleituko dira. Izena emateko orduan, bisitara etorriko den pertsona kopurua eta haien adina adierazi beharko dira.
Bisitetan Dbuseko lan arloak ezagutu ahal izango dira, baita azken urteetan enpresan inplementatutako azken berrikuntza teknologikoak ere. Dbusek 2025eko “Transport Ticketing Awards” sarietan munduko ticketing onena duen garraio publikoko operadorearen saria jasotzea ahalbidetu duten sistemak eta berrikuntzak.
Dbusen historiari buruzko erakusketa
Dbusen historiari buruz iaz Alderdi Ederren garai honetan bisitatu ahal izan zen erakusketaren arrakastaren ondoren, aurten beste erakusketa bat prestatu da, da, datozen asteetan hiriko
hainbat auzotatik ibiliko dena. Erakusketa ibiltari hau Larratxon hasiko da, eta irailaren 16tik 22ra Larratxo pasealeku 26ra hurbiltzen diren herritarrek 1886an sortu zenetik gaur egunera arte Dbusek izan duen bilakaera ezagutzeko aukera izango dute.
Ondoren, erakusketa Antiguon eta Amaran jarriko da. Erakusketarekin batera, Agabusekin (Autobus Lagunen Gipuzkoako Elkartea) lankidetzan, 11:00etatik 18:00etara 318 autobusa bisitatu ahal izango da. 80ko hamarkadako Mercedes modeloko autobus horrek azken 40 urteetan garraio publikoan gertatu den eraldaketa handia erakusten du.

