Munduko Futbol Txapelketako finalaren emanaldirako Dbus zerbitzuak
Uztailaren 19an, igandean, Anoeta inguruan Munduko Futbol Txapelketako finala emango dutela-eta, Dbusek autobus zerbitzu hauek eskainiko ditu partidaren emanaldirako. EKITALDIAREN AURRETIK Anoetaraino 28-Amara-Ospitaleak linearen ohiko zerbitzuak Boulevardetik, 8-11 minutuan behin, eta 17-Gros-Amara-Miramon linearen ohiko zerbitzuak Grosetik, 20 minutuan behin. Era berean, 24, 26, 27, 31 eta 37 lineek ere geralekuak dituzte Anoeta inguruan. EKITALDIA […]
Uztailaren 19an, igandean, Anoeta inguruan Munduko Futbol Txapelketako finala emango dutela-eta, Dbusek autobus zerbitzu hauek eskainiko ditu partidaren emanaldirako.
EKITALDIAREN AURRETIK
Anoetaraino
28-Amara-Ospitaleak linearen ohiko zerbitzuak Boulevardetik, 8-11 minutuan behin, eta 17-Gros-Amara-Miramon linearen ohiko zerbitzuak Grosetik, 20 minutuan behin. Era berean, 24, 26, 27, 31 eta 37 lineek ere geralekuak dituzte Anoeta inguruan.
EKITALDIA BUKATU ETA GERO
Partida amaitu ondoren (15 minutu geroago gutxi gorabehera), zerbitzu bereziak egongo dira Anoeta ingurutik.
– Aiete-Antiguo alderantz: Anoeta geralekutik irtengo dira, eta Melodin, Lugaritzen, Tolosa Hribidean eta Zumalakarregin egingo dituzte geldialdiak.
– Erdialdea-Gros alderantz: Madril Hiribidea 17-19 geralekuetatik irtengo dira, eta Antso Jakituna kalean, Easo kalean, Askatasunaren Hiribideko 3a, Mirakruzen eta Ategorrieta egingo dituzte geldialdiak.
– Egia-Intxaurrondo-Altza alderantz: Zorroaga pasealekutik irtengo dira, eta Ametzagainen, Monsen, Zarategin, Baratzategin, Otxokin eta Larratxon egingo dituzte geldialdiak, 13-Altza linearen ibilbide bera eginez Toki Ederreraino.

