Urriak 4, igandea – Aldaketak Donostiako Rural Kutxa Maratoi Erdia dela eta
Urriaren 4an, igandean, Donostiako Nazioarteko Rural Kutxa Maratoi Erdia egingo da, gutxi gorabehera 9:00etatik 12:30era, eta hori dela-eta, Dbusen zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira. Gainera, Boulevardean helmuga egongo denez, kale hori itxita egongo da 7:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera, helmuga muntatzeko eta desmuntatzeko lanak direla-eta. Era berean, 9:00etatik 11:00etara Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango […]
Urriaren 4an, igandean, Donostiako Nazioarteko Rural Kutxa Maratoi Erdia egingo da, gutxi gorabehera 9:00etatik 12:30era, eta hori dela-eta, Dbusen zerbitzu batzuen ibilbideak eta geltokiak aldatuko dira. Gainera, Boulevardean helmuga egongo denez, kale hori itxita egongo da 7:00etatik 14:00etara gutxi gorabehera, helmuga muntatzeko eta desmuntatzeko lanak direla-eta.
Era berean, 9:00etatik 11:00etara Dbuseko autobusetan bidaiak dohainik izango dira (38-Trintxerpe-Altza-Molinao linean, TB6 Taxibus Ulia zerbitzuan eta TB7 Taxibus Atotxaerreka-Itsasargi pasealekua izan ezik), bidaia horien kostua probaren antolatzaileek hartuko baitute beren gain.
> Informazio osoa ikusi (pdf)

