Batez besteko egonaldia eta nazioartekotasuna hazi egin dira Donostian
Batez besteko egonaldia 2,45 egunekoa izan da 2019ko abuztuan (+%5), eta nazioarteko gaualdiak %7 egin dute gora. Bi adierazle horiek garrantzitsuak dira jasangarritasun turistikoaren ikuspuntutik.