Eskatu dantzatu nahiko zenukeen abestia
Kaixo lagun,
6 hilabetez luzatutako epaiketak amaiera izango du azaroaren 4an. Zorigaiztoko epaiketa honetan momentu lazgarriak pasa ditugu; Juan Mariren heriotza, tortura basatien testigantzak, muntai polizialak, ... 6 hilabete luze hauetan, Madrilera joan etorriak, kostu ekonomikoa, etab.
Egiak hasieratik makroepaiketa honen zentzugabetasuna salatu du eta auziperatuei babesa eta maitasuna helarazi die uneoro.
Baina dantzatzen ez duen herriak zorionik ez duenez, azaroaren 6rako bazkari-dantzaldia antolatu dugu Arrano elkartean epaiketaren gastuei aurre egiteko.
Eskatu dantzatu nahiko zenukeen abestia HEMEN
Egia Irtenbidera!
13/13 epaiketari ez!
Argitalpen honek Eskatu dantzatu nahiko zenukeen abestia webgune honetan dauka jatorria: Gora Egia!.

Argitalpen honek Eskatu dantzatu nahiko zenukeen abestia webgune honetan dauka jatorria: Gora Egia!.


