Murua: “Izugarri gustatuko litzaidake aurrera jarraitzea eta auzoan denda bat jartzea”
Komertzioaren izena: Murua.
Helbidea: Karmengo ama 8, 20012, Egia.
Jarduna: Gizon eta emakumeen arropa salmenta.
Historia
Gaur egungo Murua arropa denda izan aurretik beste arropa denda bat zegoen bertan, Murua izenarekin hau ere. Jabea jubilatu zenean, Ana eta bere gizonak hartu zuten dendaren lekukoa, 39 urte inguru daramatzate iada. Kasualitate hutsa izan bazen ere, konturatu ziren aurreko jabeak eta Anaren gizonak abizen bera zutela eta gainera lehengusuak zirela, hau horrela, dendaren izena mantentzea erabaki zuten. Jabego aldaketa hori egin zutenean, dendako langile bera hartu zuten, beraiek beste lan bana zeukatelako.
Hasierako denda hura, arropa denda klasiko bat zen. Auzoan zegoen bakarrenetakoa zenez, salmenta onak izaten zituzten. 1986an Murua familia berriak hartu zuenean, kutsu berri bat txertatu zioten dendari, garaietara egokitzen zen denda bat osatuz. Beraien sorpresarako ordea, ez zuen hain ondo funtzionatu eta azkenean klasikoa eta modernoa uztartzea erabaki zuten. Garai horretan, denboraldiko arropa ateratzeaz batera etortzen zen jendea bere prendak erreserbatu eta eskatzera. Momentuan ordaintzen zuten zenbaitek eta epeka ordaintzeko uzten zuten beste askok. Auzotarrek auzoan erosten zuten, ez ziren erdigunera joaten gauzen bila, harremana oso gertukoa zen.
Murua Arropa denda / Araitz Katarain
Gaur egun
Ilusioz etortzen da Ana lanera egunero. Bere senarra zendu zenean jaso zuen dendaren oinordetza eta momentu zailei eusteko balio izan dio. Duela urte batzuk arazorik gabe saltzen zen dena baina gaur egun, gogo eta indar handia jarri behar zaio salmentari. Erdi prezioan saltzen ditu orain dendako produktu gehienak eta hala ere kosta egiten da jendeak erosteko hautua egitea. Hurbiltzen diren bezeroak helduak izaten dira batez ere, gazteek internetetik eskatzen dute gehiena garaiotan.
Arropa eramateko modua bera ere asko aldatu da. Lehenago jendea eleganteago janzten zen, arropa berezia zeukan egun berezietarako baina egunerokoan janzten zuen arropa ere gehiago zaintzen zuten. Gaur egun, antzeko janzten gara guztiok eta gehienetan ez gara hausartzen gauza berriak probatzera.
Gustuz egiten du Anak bere lana, aurretik egiten zuen jardunarekin alderatuta askoz lasaiagoa eta humanoagoa da hau. Jendearekin hartuemanean egotea gustatzen zaio eta auzoa ezagutzeko aukera eman dio horrek.
Etorkizuna
Abenduan erretiratuko da Ana. Ez du inork dendarekin jarraituko printzipioz. Lokala alokatzea da bere asmoa. Gaur egun Egian arropa denda bat izateari ez dio etorkizunik ikusten, ez da errentagarria. Egoera latza da, Murua itxiko duten bezala beste denda gehienak ere isten joango dira, ezin baitira enpresa haundiekin lehiatu. Prezio oso merkean saltzen dituzte gauzak, hori erakargarria da baina denda txikiek produktu ona daukate eta hori ez da baloratzen.
Denda isteak pena handia ematen dio Anari, lehenago uztea komeni bazen ere gaur arte irautea erabaki du. Gustora dago egunerokotasun honetan, urte berriarekin batera bizitza berri bat hasi beharko du. Auzoari izugarri ematen diote horrelako dendek, eskaparateen argia neguko arratsaldeetan esaterako. Triste bada ere, auzoa husten joango da denborarekin eta lo egiteko auzo bat besterik ez da izango.
Anekdota
92 urte dituen bezero bat dut, hemen beheko atarian bizi dena. Eta 92 urte dituen emakumea denetarik erosten aritu da: galtza bat, gona bat, jaka bat eta abar. "Zeren zu joaten zarenean ea nora joango naiz erosketa egitera", eta nik esaten diot; Celia, ez kezkatu ni etorriko naiz eta biok egongo gara bankuan eserita, eta esaten dit "baina etorri eh""
Komertzio eta ostalarien Bilduma berezia ikusi

Komertzioaren izena: Murua.
Helbidea: Karmengo ama 8, 20012, Egia.
Jarduna: Gizon eta emakumeen arropa salmenta.
Historia
Gaur egungo Murua arropa denda izan aurretik beste arropa denda bat zegoen bertan, Murua izenarekin hau ere. Jabea jubilatu zenean, Ana eta bere gizonak hartu zuten dendaren lekukoa, 39 urte inguru daramatzate iada. Kasualitate hutsa izan bazen ere, konturatu ziren aurreko jabeak eta Anaren gizonak abizen bera zutela eta gainera lehengusuak zirela, hau horrela, dendaren izena mantentzea erabaki zuten. Jabego aldaketa hori egin zutenean, dendako langile bera hartu zuten, beraiek beste lan bana zeukatelako.
Hasierako denda hura, arropa denda klasiko bat zen. Auzoan zegoen bakarrenetakoa zenez, salmenta onak izaten zituzten. 1986an Murua familia berriak hartu zuenean, kutsu berri bat txertatu zioten dendari, garaietara egokitzen zen denda bat osatuz. Beraien sorpresarako ordea, ez zuen hain ondo funtzionatu eta azkenean klasikoa eta modernoa uztartzea erabaki zuten. Garai horretan, denboraldiko arropa ateratzeaz batera etortzen zen jendea bere prendak erreserbatu eta eskatzera. Momentuan ordaintzen zuten zenbaitek eta epeka ordaintzeko uzten zuten beste askok. Auzotarrek auzoan erosten zuten, ez ziren erdigunera joaten gauzen bila, harremana oso gertukoa zen.

Gaur egun
Ilusioz etortzen da Ana lanera egunero. Bere senarra zendu zenean jaso zuen dendaren oinordetza eta momentu zailei eusteko balio izan dio. Duela urte batzuk arazorik gabe saltzen zen dena baina gaur egun, gogo eta indar handia jarri behar zaio salmentari. Erdi prezioan saltzen ditu orain dendako produktu gehienak eta hala ere kosta egiten da jendeak erosteko hautua egitea. Hurbiltzen diren bezeroak helduak izaten dira batez ere, gazteek internetetik eskatzen dute gehiena garaiotan.
Arropa eramateko modua bera ere asko aldatu da. Lehenago jendea eleganteago janzten zen, arropa berezia zeukan egun berezietarako baina egunerokoan janzten zuen arropa ere gehiago zaintzen zuten. Gaur egun, antzeko janzten gara guztiok eta gehienetan ez gara hausartzen gauza berriak probatzera.
Gustuz egiten du Anak bere lana, aurretik egiten zuen jardunarekin alderatuta askoz lasaiagoa eta humanoagoa da hau. Jendearekin hartuemanean egotea gustatzen zaio eta auzoa ezagutzeko aukera eman dio horrek.
Etorkizuna
Abenduan erretiratuko da Ana. Ez du inork dendarekin jarraituko printzipioz. Lokala alokatzea da bere asmoa. Gaur egun Egian arropa denda bat izateari ez dio etorkizunik ikusten, ez da errentagarria. Egoera latza da, Murua itxiko duten bezala beste denda gehienak ere isten joango dira, ezin baitira enpresa haundiekin lehiatu. Prezio oso merkean saltzen dituzte gauzak, hori erakargarria da baina denda txikiek produktu ona daukate eta hori ez da baloratzen.
Denda isteak pena handia ematen dio Anari, lehenago uztea komeni bazen ere gaur arte irautea erabaki du. Gustora dago egunerokotasun honetan, urte berriarekin batera bizitza berri bat hasi beharko du. Auzoari izugarri ematen diote horrelako dendek, eskaparateen argia neguko arratsaldeetan esaterako. Triste bada ere, auzoa husten joango da denborarekin eta lo egiteko auzo bat besterik ez da izango.
Anekdota
92 urte dituen bezero bat dut, hemen beheko atarian bizi dena. Eta 92 urte dituen emakumea denetarik erosten aritu da: galtza bat, gona bat, jaka bat eta abar. “Zeren zu joaten zarenean ea nora joango naiz erosketa egitera”, eta nik esaten diot; Celia, ez kezkatu ni etorriko naiz eta biok egongo gara bankuan eserita, eta esaten dit “baina etorri eh””

