120 urteko igeldoarra: Behatokia
Igeldoko Meteorologia-Behatokia non dagoen denok dakigu, baina zer dakigu herriko altxor honi buruz? 120 urte betetzear den honetan, gehiago ezagutu eta balorean jartzeko aprobetxatu nahi izan dugu.
Herritik Orioko mugaraino luzatzen da Aita Orkolaga kalea, Igeldon dugun kalerik luzeenetarikoa. Baina kale izan baino lehen, pertsona izan zen.
Aita Orkolaga hernaniarrak lortu zuen toki egokia, halako batean: Igeldon behar zuen eguraldi iragarpenak egiteko behatokia. Eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren diru apurrari esker, Igeldoko Meteorologia-Behatokia sortu zuen, 1905eko uztailaren 1ean; hau da, duela 120 urte. Arrantzale maitatuak lagundu ahalko zituen, azkenean!
Batetik, iragarpenak. 24 ordu lehenago, 1912ko abuztuaren 12ko hartan ekaitza izango zela iragarri zuen Orkolagak, Igeldotik. Baina eguraldia bikaina zen eta arrantza oparoa; zaila zen galerna etorriko zela sinestea. Galiziatik Baionara arte zabaldu zuen iragarpena, eta ontzi asko geratu zen etxean, Orkolaga entzun ondoren. 15 bapora eta 143 arrantzale urperatu ziren. Gehiago izan zitezkeen, baina iragarpenak eragotzi zuen.
Bestetik, 120 urteko historiarekin, eguratsa irakurriz, klima bera da Behatokiak jasotzen duena.
Behatokia baino lehen zer?
Behatokiaren sortzailea Hernanin jaio zen, baina 15 urterekin Argentinara joan zen, osasun arazoak konponduko zituelakoan. Ordurako bazuen eguratsari begiratzeko zaletasunik. 1883an Zarautzko bikario izendatu zuten, eta han arrantzaleen bizimodua ezagutu zuen. Xehetasun gehiago ezagutu nahi baduzu, jo Jabier Iraolak idatzitako liburura.
Iragarpenak eta arrantzaleak, beraz. Kontua da, ospe pixka bat irabazi zuela; arrantzaleek eta baserritarrek kasu egiten zioten, eta egunkariak haren iragarpenak argitaratzeko pronto egoten ziren. Horregatik animatu ziren Bizkaiko eta Gipuzkoako Foru Aldundiak diru pixka bat jartzera. Hasiera hartan Gudamendi inguruan omen zuen behatoki bat, eta ondoren Eulalia Eneara aldatu zen, Iraolaren arabera. Baina 1905ean gaur egun duen Haize Eder etxea erosi zion Gipuzkoako Foru Aldundiak –Bizkaikoak dirua jartzeari utzi zion ordurako.
Garrantzi historikoa eta zientifikoa
Berezia da Igeldoko Meteorologikoa. 1905. urtetik jasotzen dira datuak bertan, eskuz. Hezetasuna ezagutzeko ile horien sorta bat erabiltzen dute, haren dilatazioa neurtuz; eguzki-orduak neurtzeko, eguzki-izpiak beirazko bola batetik pasarazi eta kartoi mehe batean irudikatzen dutena jasotzen dute; tenperatura neurtzen dute merkuriozko termometro batekin. Eskuz, beraz, baita XXI. mendean ere. Meteorologikoak jasotzen dituen datuak ondo preziatuak dira Europa osoan.
Igeldoko Behatokiaren berezitasuna horixe da, hain zuzen ere: datuen serie homogeneoa duela. Batetik, Orkolagak datuak hartzen zituen bezalaxe hartzen dituztelako gaur egun. Tarte horretan tresneria sartu izan balitz, ezingo lirateke tresnen aurreko eta ondorengo datuak alderatu; berdin gertatzen da gailu zaharrak berriengatik aldatu beharko balira, ezingo lirateke datuak konparatu, neurtzeko modua aldatu delako. Langileek 24 orduz datuak modu berean hartuta, datuen jarraitasuna –homogeneitatea- bermatzen dute.
Bestetik, ingurua bera ez delako gehiegi aldatu. Behatokia inguratuz oraindik daude baratzak eta zelaiak, Orkolagaren garaian bezala, eta klima aztertzeko altxorra da hori. Eta horrek guztiak –datuak jasotzeko moduak eta ingurua berdintsu mantentzeak- ahalbidetzen du urte guzti hauetan klimaren gora-beherak ederki jarraitu ahal izatea.
Behatokia, gaur egun
Datu klimatologikoak eta eguraldi-iragarpenak egiteko behar diren datuak lortzeaz gain, fenologia behatzen dute. Alegia, bizidunen ziklo biologikoen eta faktore klimatikoen artean dagoen erlazioa aztertzen dute. Hori egiteko, Igeldoko bide jakin batzuetatik oinez ibili eta hartan behatzen dituzte, adibidez, zuhaitz jakin batzuk; apuntatzen dute noiz loratu diren, noiz galdu dituzten hostoak… Ondoren datu klimatikoekin gurutzatzen dituzte. Honela jakin dezakegu, esaterako, klima aldaketak nolako eragina duen bizidunongan.
Bestetik, eguzkitiko erradiazioa neurtzen dute, eta, azkenik, kutsadura erradioaktiboa kontrolatzen dute, EHUren eta Segurtasun Nazionaleko Zentroaren gailu banari esker.
Europako itsas-behatoki bakarra da Igeldokoa; bakarra, beraz, itsas-haizearen, hondoko itsasoaren eta uraren tenperaturaren datuak hartzen. Itsas-behatoki zein lur-behatoki izanik, ehun urtetik gorakoa den 15 behatokietako bat da, gainera.
Buena Vistako Angelitok esaten zuenez, Behatokia ezaguna zelako, Europako edozein txokotatik postalak iristen ziren, “Igeldo” soilik idatzita; ez “Donostia”, ez “Gipuzkoa”, ez “Basque Country”: “Igeldo” idatzi eta bazekiten nora ekarri behar zuten gutuna. Eta zuk, ezagutzen al duzu Igeldoko Meteorologia Behatokia?
BITXIKERIAK
• Aita Orkolaga Igeldoko hilerrian dago lurperatuta, Behatokitik metro gutxira.
Itsaso aldera dagoen horman, mendebaldeko iskinean topatuko duzue, hainbat seniderekin batera.
• Behatokia dagoen eraikuntza indiano baten baserria zen, Gipuzkoako Foru Aldundiak erosi baino lehen. Haize Eder du izena.
• 1913an haririk gabeko telegrafoa jarri zuten Behatokian: iragarpenak lau haizeetara zabaltzeko urrats garrantzitsua izan zen.
• Doportoren garaian itsaso-iragarpena egin eta Ternuaraino transmititzen zuten, Radio Costera-ren bitartez; bueltan, hango arrantzaleen berri jasotzen zuen, irratiz berriro.
BEHATOKIAREN ARDURADUNAK
1905-1914 Juan Miguel Orkolaga Legarra: Behatokia sortu zuen, arrantzaleak laguntzeko.
1915-1919 Pedro Orkolaga Legarra: Juan Miguelen anaia geratu zen Behatokian, baina ez zion lanari garrantzirik eman eta garai honetako behaketa eskasek ez dute fidagarritasunik.
1927-1936 Mariano Doporto: mundurari begira zegoen, eta munduak Igeldori begira ziezaion lortu zuen.
1936-1965 Justiniano García Polo: Behatokian eta Behatokiarentzat bizi zen, eguneko eta gaueko neurketak eginez.
1940-1979 Carlos Santamaria Ansa: INM Euskadiren zuzendaria zen, baina ez zen Behatokiaz arduratu.
1978-2005 Jose Ignazio Alvarez Usabiaga: Behatokiaren defendatzaile sutsua, datuak eskuz hartzen jarraitzeko jarrera irmoa erakutsi zuen.
2002-gaur egun Margarita Martín Giménez, AEMETen zuzendari, Euskadin: Usabiagaren ldo beretik, datuen serie homogeneoa lortzea du helburu, horretarako datuak eskuz hartzen jarraitu behar badute ere.