Ados al zaude Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzearekin?
Apirilaren 14an izango da galdeketa Igeldon. Aurretik, martxoaren 17an, Herri Batzarra egingo da azken pausoak azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
Otsailaren 22ko Plenoak onarpena eman zion Igeldoko Toki Entitate Txikia eratzeari eta galdeketa egiteari (denek alde bozkatu zuten PPk izan ezik). Orain galdeketa egingo zaie igeldotarrei. Eguna zehaztua dago: apirilak 14. Eta baita galdera ere: Ados al zaude Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzearekin? Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara izango da bozkatzeko aukera Itsas Aurren. Igeldon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bozkatzeko aukera.
Emaitza ez da loteslea izango, baina bai garrantzitsua. Galdeketaren ondoren, Donostiako Udalak Foru Aldundira bidaliko du espedientea honek ezken erabakia hartu dezan.
Aurretik, Herri Batzarra
Herri Kontseiluak eta TET batzordeak Herri Batzarra egingo dute martxoaren 17an (igandea). Azken pausoak azaldu eta zalantzak argitzeko aukera egongo da. Igeldoko TETaren sorrera eta martxan jartze hori nola aurreikusten den ere azalduko dute: aurrekontua, langileak, gestora (ordezkaritza), eskumenak indarrean jartzea... Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren. Bertaratzeko dei egiten diete herritarrei.
Apirilaren 14an izango da galdeketa Igeldon. Aurretik, martxoaren 17an, Herri Batzarra egingo da azken pausoak azaltzeko eta zalantzak argitzeko.
Otsailaren 22ko Plenoak onarpena eman zion Igeldoko Toki Entitate Txikia eratzeari eta galdeketa egiteari (denek alde bozkatu zuten PPk izan ezik). Orain galdeketa egingo zaie igeldotarrei. Eguna zehaztua dago: apirilak 14. Eta baita galdera ere: Ados al zaude Igeldoko Toki Entitate Txikia sortzearekin? Goizeko 9:00etatik iluntzeko 20:00etara izango da bozkatzeko aukera Itsas Aurren. Igeldon erroldatuta dauden 16 urtetik gorako herritarrek izango dute bozkatzeko aukera.
Emaitza ez da loteslea izango, baina bai garrantzitsua. Galdeketaren ondoren, Donostiako Udalak Foru Aldundira bidaliko du espedientea honek ezken erabakia hartu dezan.
Aurretik, Herri Batzarra
Herri Kontseiluak eta TET batzordeak Herri Batzarra egingo dute martxoaren 17an (igandea). Azken pausoak azaldu eta zalantzak argitzeko aukera egongo da. Igeldoko TETaren sorrera eta martxan jartze hori nola aurreikusten den ere azalduko dute: aurrekontua, langileak, gestora (ordezkaritza), eskumenak indarrean jartzea… Goizeko 11:00etan izango da Itsas Aurren. Bertaratzeko dei egiten diete herritarrei.