Agiti bidea konpontzeko lanak berehala hasiko dira
Momentu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman nahian dabil Igeldoko Udala. Eskolan hainbat hobekuntza egitea da horietako bat eta Aste Santuan zehar aritu dira horretan. Agiti bidea konpontzea da beste proiektuetako bat eta berehala hasiko direla jakinarazi du Udalak. Lizitazio prozesuan dago orain. Bi enpresa aurkeztu dira eta maiatzerako erabakiko dute zeini esleituko zaion lana. Lanak burutzeko 12 egun aurreikusten dituzte eta ekainaren 20rako bukatuta egotea da asmoa. Agiti baserri ingurutik beheraino asfaltatuko dute bidea. 20 urtetik gora dira bide hori egin zela eta egoera oso txarrean eta arriskutsuan dagoela azaldu du Udalak. 112.000 euro inguruko kostua izatea aurreikusi da. Dena dela, Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du Igeldok lan hauek burutzeko: 35.000 euro.
Beste proiektu bat Itsas Aurren igogailua jartzea da. Kasu honetan, lizitazio prozesua hastera doa.
Auditoritza energetikoa
Igeldoko Udalak egiteko daukan etxeko lanetako bat zenbat energia kontsumitzen duen jakitea da (kale argiterian eta eraikin publikoetan) eta azterketa bat egin ondoren, kontsumo hori nola gutxitu eta energia berriztagarrien aldeko pausoa nola eman zehaztu nahi du. Horretarako, auditoritza energetikoa jarri du martxan. Efizen enpresa kontratatu du eta kasu honetan EEEren diru laguntza lortu du.
Bitariko batzordea
Igeldoko eta Donostiako Udalen arteko bitariko batzordea sortu da azkenean. Ia urtebeteko atzerapenaren ostean, 1. bilera egin zuten otsailaren 25ean. Gai nagusia Igeldoko eskumenak benetan aktibo jartzea izan zen. Horretarako Donostiako Udalak lanketa egin behar du bertako teknikariekin eta hutsune handia dago zentzu horretan. Mantenu zerbitzuak, hirigintza... izan zituzten hizketagai.
Momentu honetan, proiektu desberdinak aurrera eraman nahian dabil Igeldoko Udala. Eskolan hainbat hobekuntza egitea da horietako bat eta Aste Santuan zehar aritu dira horretan. Agiti bidea konpontzea da beste proiektuetako bat eta berehala hasiko direla jakinarazi du Udalak. Lizitazio prozesuan dago orain. Bi enpresa aurkeztu dira eta maiatzerako erabakiko dute zeini esleituko zaion lana. Lanak burutzeko 12 egun aurreikusten dituzte eta ekainaren 20rako bukatuta egotea da asmoa. Agiti baserri ingurutik beheraino asfaltatuko dute bidea. 20 urtetik gora dira bide hori egin zela eta egoera oso txarrean eta arriskutsuan dagoela azaldu du Udalak. 112.000 euro inguruko kostua izatea aurreikusi da. Dena dela, Foru Aldundiaren diru laguntza jasoko du Igeldok lan hauek burutzeko: 35.000 euro.
Beste proiektu bat Itsas Aurren igogailua jartzea da. Kasu honetan, lizitazio prozesua hastera doa.
Auditoritza energetikoa
Igeldoko Udalak egiteko daukan etxeko lanetako bat zenbat energia kontsumitzen duen jakitea da (kale argiterian eta eraikin publikoetan) eta azterketa bat egin ondoren, kontsumo hori nola gutxitu eta energia berriztagarrien aldeko pausoa nola eman zehaztu nahi du. Horretarako, auditoritza energetikoa jarri du martxan. Efizen enpresa kontratatu du eta kasu honetan EEEren diru laguntza lortu du.
Bitariko batzordea
Igeldoko eta Donostiako Udalen arteko bitariko batzordea sortu da azkenean. Ia urtebeteko atzerapenaren ostean, 1. bilera egin zuten otsailaren 25ean. Gai nagusia Igeldoko eskumenak benetan aktibo jartzea izan zen. Horretarako Donostiako Udalak lanketa egin behar du bertako teknikariekin eta hutsune handia dago zentzu horretan. Mantenu zerbitzuak, hirigintza… izan zituzten hizketagai.


