Asteburu osoa, abenturaz betea
Gabon eskean ateratako umeekin asteburu pasako irteera antolatu zuen guraso talde batek apirilaren 29tik 30era. Bertizaranera joan ziren eta abenturaz betetako asteburua pasa zuten. Hasteko, Lehen Hezkuntzakoek Bertiz abentura parkean ibiltzeko aukera izan zuten altuerako soka zirkuitoetan. DBH eta Batxilergokoek, Baztango abentura parkeko tirolinak ezagutu zituzten lehenengo egunean, eta bigarrengoan, Bertizko zirkuituak.
Legasako Kattalin aterpetxean hartu zuten denek ostatu eta bertan Gaubela egiteko ere aprobetxatu zuten.
Igandean, egun pasa joateko aukera izan zuten Haur Hezkuntzakoek familiekin eta horiek mendi bueltatxo bat emateko plana egin zuten Lehen Hezkuntzakoekin batera. Asteburuari eta abenturari bukaera emateko, altxorraren bila egin zuten denek batera.