Azken detaileak lotzen ari dira jaietarako
San Pedro jaiak antolatzen burubelarri ari dira lanean hainbat herritar. Egitaraua ia osatua daukate eta detaile txiki batzuk lotzea bakarrik falta zaie.
Festa egunak ekainaren 23tik uztailaren 2ra izango dira. Hain zuzen, egun hauetan izango dira ekintzak: ekainak 23, 24, 25, 29 eta 30, uztailak 1 eta 2. San Juan bezperarekin berotu, kross, futbol eta pelotarekin jarraitu eta San Pedro egunarekin etorriko dira egun nagusiak.
Aurtengoan ere ez dira faltako adin eta gustu guztietarako ekintzak: herri kirolak, umeen eguna, kontzertuak, DJak, Umore Horiya, antzerkia, dantza, bertsolariak... Prestatzen joan, gutxi geratzen da eta!
San Pedro jaiak antolatzen burubelarri ari dira lanean hainbat herritar. Egitaraua ia osatua daukate eta detaile txiki batzuk lotzea bakarrik falta zaie.
Festa egunak ekainaren 23tik uztailaren 2ra izango dira. Hain zuzen, egun hauetan izango dira ekintzak: ekainak 23, 24, 25, 29 eta 30, uztailak 1 eta 2. San Juan bezperarekin berotu, kross, futbol eta pelotarekin jarraitu eta San Pedro egunarekin etorriko dira egun nagusiak.
Aurtengoan ere ez dira faltako adin eta gustu guztietarako ekintzak: herri kirolak, umeen eguna, kontzertuak, DJak, Umore Horiya, antzerkia, dantza, bertsolariak… Prestatzen joan, gutxi geratzen da eta!
