Azken txanpan sartuta, opor aurrekoari errepasoa
Aste Santuetako oporretatik bueltan, proiektu berriarekin burubelarri dabiltza berriz eskolan. Azken txanpa geratzen zaie ikasturtea bukatzeko. Baina oporren aurretik ere, lan eta lan ibili ziren eta bigarren hiruhilekoaren berri eman diote Orri Informatiboari.
Talde guztiek hiruhileko amaieran beraien proiektuaren ondorioak aurkeztu zituzten "ExpoIgeldo"-n. Honakoak ikusi ahal izan ziren: gurasoen lanbideen aurkezpenak, sortutako inbento bereziak, asmakizunak, objektu zaharren erakusketa, asmatzaileen biografien poster eta liburuxkak, robotikan egindako aurrerapausoak eta performance eder bat.
Hainbat irteera
Bigarren hiruhilekoan hainbat irteera egin zituzten ikasle eta irakasleek:
1. Zikloa Tabakaleran izan zen "Adi Gorputz Horri" tailerra egiten, beraien proiektuarekin zuzenki erlazionatutakoa.
2. Zikloa eta 3. Zikloa Gazteszenan izan ziren Vaivén konpainiaren "Esencial" obra ikusten.
3. Zikloa Lugaritzera joan zen inguruko eskolekin batera, urteroko Bertso Emanaldiaz gozatzera.
Horrez gain, 1. 2. eta 3. ziklokoak eta HH 4-5 gelakoak Eureka Zientzia Museoan izan ziren. Talde bakoitza bere proiektuarekin erlazionatutako tailerrean ibili zen.
Korrika Txikia ere bai
Apirilaren 8an, Eskolako azken egunean, Antiguako Korrika Txikira jaitsi ziren 3. eta 2. Ziklokoak, goizean.
Arratsaldean, berriz, Igeldon zehar ibili ziren tipi-tapa ikasle, irakasle zein guraso eta senideak.
Aste Santuetako oporretatik bueltan, proiektu berriarekin burubelarri dabiltza berriz eskolan. Azken txanpa geratzen zaie ikasturtea bukatzeko. Baina oporren aurretik ere, lan eta lan ibili ziren eta bigarren hiruhilekoaren berri eman diote Orri Informatiboari.
Talde guztiek hiruhileko amaieran beraien proiektuaren ondorioak aurkeztu zituzten “ExpoIgeldo”-n. Honakoak ikusi ahal izan ziren: gurasoen lanbideen aurkezpenak, sortutako inbento bereziak, asmakizunak, objektu zaharren erakusketa, asmatzaileen biografien poster eta liburuxkak, robotikan egindako aurrerapausoak eta performance eder bat.
Hainbat irteera
Bigarren hiruhilekoan hainbat irteera egin zituzten ikasle eta irakasleek:
1. Zikloa Tabakaleran izan zen “Adi Gorputz Horri” tailerra egiten, beraien proiektuarekin zuzenki erlazionatutakoa.
2. Zikloa eta 3. Zikloa Gazteszenan izan ziren Vaivén konpainiaren “Esencial” obra ikusten.