“Barruan eta kanpoan ikertzen” ekin diote ikasturteari eskolan
Ikasturte hasieraren berri eman diote eskolako kideek Orri Informatiboari: «Ikasturte berria hasi dugu eta urtero legez, ilusio eta proiektu berriak ditugu. Aurten guztira 68 ikasle ditugu eskolan eta 10 irakasle gara.
Aurten ere zientziak landuko ditugu lehenengo hiruhilekoan. Proiektuari “Barruan eta kanpoan ikertzen” izena jarri diogu. Honekin erlazionatuta, eskolako proiektu desberdinak landuko ditugu hiruhilekoan zehar (Robotika, E-bug, Inspira eta Danio).
Bi pantaila interaktibo berri ere ekarri dizkigute eskolara. Hortaz, ia gela guztietan aukera izango dugu mundu digitalean aritzeko.
Urriak 10-11 Legasako aterpetxera joango ginen LHko ikasle guztiekin. Han hainbat jarduera egin genituen eta sorpresaren bat ere izan genuen.
Beraz, nobedade faltarik ez dago Igeldoko eskolan. Hurrengo alean gauza gehiago kontatuko dizkizuegu.
Gutaz gehiago jakin nahi baduzue, eskolako bloga jarrai ezazue. (http://igeldoeskola.blogspot.com/)».