Bozkatzera joateko deia, ahalik eta babes handiena lortzeko
Udal, Foru eta Europako hauteskundeez gain, Igeldoko Herri Kontseilua berritzeko hauteskundeak ere izango dira igandean. Oraingoan, lanerako prest dauden 9 herritarrek taldea osatu dute eta horixe izango da bozkatu beharrekoa. Herritarrei dei egiten diete igandean bozkatzera joateko, ahalik eta babes handiena lortu dezaten.
Apirilean zehar proposamenak aurkezteko aukera izan zen. Partaidetza zabal baten ondoren, banan-banan proposatutako herritar bakoitzari hautagai izateko aukera luzatu zaio.
Guztira, proposatutako 9 herritarrek erakutsi dute Herri Kontseilu berrian lan egiteko prestutasuna. Eta ikusirik Herri Kontseilua 9 pertsonek osatzen dutela, hautagaiek taldean aurkeztea erabaki dute.
Halaxe azaldu dute Hauteskunde Batzordeko kideek: «Azken asteetan izandako batzarretan hala erabakita, izenak bozkatu beharrean, taldeari emango zaio babesa».
Herri Kontseiluaren garrantzia ere azpimarratu dute: «Guztiok dakizkigu herri txiki batean egunerokotasunean sortzen diren zailtasun eta beharrak. Hain zuzen ere, Igeldoko Herri Kontseilua erronka horiei erantzuteko taldea da. Baita Igeldo eta Donostiako Udalaren arteko zubi lana egiteko sortutako herri ordezkaritza ere».
Eta aurkeztu den talde honi babesa adieraztea behar beharrezko dela ere gaineratu dute: «Talde honek ezinbestekoa ikusten du herritarren babesa, abiatzera doazen bideari indarrez ekiteko. Beraz, hauteskunde hauetan garrantzitsua ikusten dugu aurkezten den talde honi zuen bozka ematea».
NOIZ: maiatzaren 26an 9:00-20:00
NON: Itsas Aurre kultur etxean
NOLA: boto paperarekin bozkatuz (etxez etxe banatu dira, baina egunean ere izango dira bertan)
NORK: 16 urtetik gorakoak
HAUTAGAI TALDEKO KIDEAK:
1. Iraitz Santa Kruz Ugalde, 35 urte. Irakaslea.
2. Eneko Dorronsoro Aierbe, 41 urte. Baserritarra.
3. Aratz Urruzmendi Lizeaga, 29 urte. Jangelako langilea.
4. Ainhoa Uranga Uzkudun, 37 urte. Arkitektoa.
5. Iñaki Imaz Munduate, 40 urte. Administraria.
6. Pello Galarraga Treku, 41 urte. Lorazaina.
7. Jexux Albeniz Albeniz, 47 urte. Harakina.
8. Jaione Dorronsoro Illarramendi, 35 urte. Irakaslea.
9. Asier Sota Jaimerena, 44 urte. Aktorea.