Ederki goxatu eta gozatu zuten haurrek sukaldari paperean
24 haurrek hartu zuten parte martxoaren 28an IKOk antolatutako sukaldaritza tailerrean.
Iñigo Estanga gidari zutela, IKOn bertan erositako produktuekin barazki hanburgesak prestatu zituzten boniato pureaz lagunduta. IKOk azaldu duenez, gustura aritu ziren gure sukaldari gaztetxoak.
Ikasitakoa eskuragarri jarri dute: «Dastatzeko aukerarik izan ez bazenuten hemen doakizue errezeta».
OSAGAIAK (4 pertsona)
Arroz txuria 150g
Boniato 1
Kinoa 150g
Tamari (soja saltsa) 50ml
Dilista gorriak 150g
Olo malutak 250g
Jenjibre adartxo bat
Garbantzu irina 150g
Piper gorri 1
Piper berde 1
Azenario 1
2 kalabazin
Shitake edo perretxikoak 150g
Arto polenta 250g
BARAZKI HANBURGESAK BONIATO PUREAREKIN
Arroz txuria eta kinoa garbitu eta jarri egosten ur kantitate bikoitzarekin. Irakiten hasten denetik 20 minutuz su baxuan. Dilista gorriak berriz, ur kantitate hirukoitzean 20 minutuz.
Bitartean barazkiak zati txikitan moztu eta olio apur batekin erregosi jenjibre eta gatza botata.
Ondoren, barazkiak eta zerealak elkartuta hanburgesak egin olo malutak eta garbantzu irina nahastuta. Frijitu aurretik, arto polentarekin bildu.
Boniato purea egiteko, boniatoak zatituta uretan egosi. Tamari edo soja saltsa nahastu eta bigundu denean, purea egin.
Azkenik, gustuen arabera, hanburgesari tomatea, gazta… nahi duzuena gehitu.
ON EGIN!