Egun ederra benetan!
Eguraldi ona, azoka dotorea, jendea goizetik saltsan, bazkari bikaina...egun ederra gaurkoa! Igandean, Udazken Festan, bati baino gehiagori entzundako kontua izan zen eta ez zuten arrazoirik falta. Azokan, igeldotarrek eta ingurukoek ekoitzitako produktuak jarri ziren salgai: barazkiak, frutak, zukuak, mermeladak, esnea eta esnekiak, eskulanak eta pitxiak... Denetarik! Gainera, azoka ireki ahala hasi zen jendearen mugimendua plazan, eguraldi ona lagun. Eta Beñat Landa eta Imanol “Antxitte” trikitilariek ere lagundu zuten giroa jartzen. Ondoren, bazkaria egin zen ohi bezala, herriko jubilatuak omenduz. 165 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, zahar, gazte eta ume. Hain zuzen, horietatik 91 izan ziren jubilatuak. Eta aurtengo omenduak, honakoak: Mirta Araujo, Maritxu Arrillaga, Bixenta Manterola, Maria Jesus Etxeberria, Ignacio Yurrebaso eta Juan Urruzmendi. Bazkalostean, azokako produktuez osatutako bi saski eder zozketatu ziren eta bien jabeak azaldu dira. Honakoak izan dira zenbaki sarituak: 118 eta 263. Arratsaldean, umeei zuzendutako ikuskizun ederra eskaini zuen Pirata Garrapatak. Plazan, ume eta gaztetxo ugari elkartu ziren eta adi-adi entzun zituzten Pirata Garrapataren ixtorioak. Eguna borobiltzeko, herriko talogileek egindako taloak jateko aukera izan zen. Gutxi izan ziren tentazioari eutsi ziotenak eta urtero bezala, ilara luzea osatu zuten talo goxoa jateko irrikaz zeudenek. Argazki guztiak ikusgai argazki galerian.
Eguraldi ona, azoka dotorea, jendea goizetik saltsan, bazkari bikaina…egun ederra gaurkoa! Igandean, Udazken Festan, bati baino gehiagori entzundako kontua izan zen eta ez zuten arrazoirik falta.
Azokan, igeldotarrek eta ingurukoek ekoitzitako produktuak jarri ziren salgai: barazkiak, frutak, zukuak, mermeladak, esnea eta esnekiak, eskulanak eta pitxiak… Denetarik!
Gainera, azoka ireki ahala hasi zen jendearen mugimendua plazan, eguraldi ona lagun. Eta Beñat Landa eta Imanol “Antxitte” trikitilariek ere lagundu zuten giroa jartzen.
Ondoren, bazkaria egin zen ohi bezala, herriko jubilatuak omenduz. 165 lagun elkartu ziren mahaiaren bueltan, zahar, gazte eta ume. Hain zuzen, horietatik 91 izan ziren jubilatuak. Eta aurtengo omenduak, honakoak: Mirta Araujo, Maritxu Arrillaga, Bixenta Manterola, Maria Jesus Etxeberria, Ignacio Yurrebaso eta Juan Urruzmendi.
Bazkalostean, azokako produktuez osatutako bi saski eder zozketatu ziren eta bien jabeak azaldu dira. Honakoak izan dira zenbaki sarituak: 118 eta 263.
Arratsaldean, umeei zuzendutako ikuskizun ederra eskaini zuen Pirata Garrapatak. Plazan, ume eta gaztetxo ugari elkartu ziren eta adi-adi entzun zituzten Pirata Garrapataren ixtorioak.
Eguna borobiltzeko, herriko talogileek egindako taloak jateko aukera izan zen. Gutxi izan ziren tentazioari eutsi ziotenak eta urtero bezala, ilara luzea osatu zuten talo goxoa jateko irrikaz zeudenek.
Argazki guztiak ikusgai argazki galerian.