EKAITZ TABERNA: Etxean bezala jan, etxean bezala sentitu
Izaskun, Mari Jose eta Maite Etxabe ahizpei jubilatzeko garaia iritsi zaie 38 urtez Ekaitz taberna martxan izan ondoren. Kristina iaz jubilatu zen. Maiatzaren 31n itxi zituen ateak aurretik Polipaso taberna izan zenak. Merezitako agur festa ederra jaso zuten.
Ekaitz taberna 1988 urtean jarri zuten martxan Izaskun, Mari Jose eta Maite Etxabe ahizpek. Kristina ahizpa ere bidelagun izan zuten urte askotan zehar, sukaldeko lana egiten. 38 urtez eraman dute aurrera Ekaitz taberna, baina aurretik ere makina bat lan eginak ziren bertan. Aurretik, Polipaso izena zuen tabernak. Migel Irazusta “Polipaso” eta Mari Tere Aldanondo senar-emazteek 1971 urtean ireki zuten taberna eta Etxabe ahizpak oso gazte zirela hasi ziren bertan lanean eta laguntzen. «Umetatik hemen ibili izan gara. Izaskun adibidez, 13 urte egiteko zeuzkala hasi zen; kamarero baten atzetik ibiltzen zen ikasten. Mari Jose, berriz, 10 urterekin hasi zen barran lanean, asteburuetan. Eta 16 urtez geroztik, geratu gabe», kontatzen dute. Xabiertxo, tabernako nagusien semea zena zaintzen ere ibili zen Mari Jose. Eta ondoren, Iñaki zaintzea tokatu zitzaion Maiteri. Halaxe hasi zen bera ere pixakana tabernan.
«Gero Migel jubilatu egin zen eta guk hartu genuen taberna. Ekaitz izena bezero batek proposatu zigun. Burutan beste izen batzuk geneuzkan eta berak esan zigun: “Hemen ekaitz asko izaten da. Izen aproposa litzateke”. Gustatu egin zitzaigun, eta halaxe jarri genion», gogoratzen dute.
38 urtez modan
Taberna eta tabernako lana denborarekin aldatu dela bai, baina oinarri berdina izaten jarraitzen zutela adierazi dute: «Orduan entremesak ematen ziren, zopa, esparragoak… Eta parrilan bixigua, legatza, txipiak.. Tripakiak ere jartzen ziren. Azkenean, etxeko janaria; eta guk ere horixe egin dugu».
Bezeroan ere aldaketa askorik ez zutela nabaritu gaineratu dute: «Familiak, generazioak pasa ditugu. Familia askoren elkargunea izan da hau. Askotan gertatu izan zaigu egun berean familia berdineko kideak hemen topatzea bazkaltzen bakoitzak bestearen planaren berri izan gabe».
38 urte hauetan asteburu guztietan bete izan dute jangela. Beti ibili izan da jendea Ekaitzen eta sekretuaz galdetuta, hauxe diote: «Sekretua gauzak ondo egiten saiatzea izan da. Jeneroa zaintzea, kalitatea. Betiko sukaldaritza egitea eta jeneroaren gainean egotea. Dudakoa dagoena, bota. Baina noski, gu ere perfektuak ez gara... eta min asko ematen du zerbait ona ez dagoela esateak». Bezeroen exigentziak ere aintzat hartu izan dituzte: «Gu saiatu izan gara eskatzen zutenari erantzuten. Beharrak asetzen eta hobetzen».
Eta jendearen erantzuna oso ona izan dela beti gaineratu dute: «Terraza ez genuenean, izaten genituen egunak 19:30etan afariekin hasi eta doblete edo triplete egiten genuena. Eta jendea zain egoten zen. Askotan esan izan digute: “Estáis de moda”. Ba aizu, 38 urte pasa ditugu moda modan!».
Etxeko janariaren bila
Esan bezala, jende askoren elkargune izan da Ekaitz taberna: bertakoak, ingurukoak... eta baita ospetsuak ere. Anekdota pare bat kontatu dituzte: «David Bisbal etorri zen batean. Eta hasieran ez ginen konturatu ere egin bera zenik!». Albako Dukesaren semearekin ere izan zuten pasarte bat: «Martinez de Irujo zegoela komentatu genuen gure artean eta kamarera bat hor ibili zen ez zuela ikusten eta ez zuela ikusten. Irujo pelotariaren bila zebilen!».
Jende diruduna ibili izan da bertako janariak erakarrita. «Dirua daukanak, kanpoan, nahi duen lekuan jaten du, baina etxeko janari gutxi. Horren bila etorri izan dira: eltzeko janaria, arrautza prejituak…».
Horiez gain, gazte jende pila ibili dela nabarmendu dute: «Gazte oso onak eta jatorrak».
Ia 1.000 kroketa aste batean
Itxiera iragarri zenutenean, oraindik ere jende gehiago gerturatzen hasi zen Ekaitzera. «Azken asteak eromena izan ziren. Dena bikoiztu behar izan genuen: Tripakiak, karrilerak, kalamareak... Ia 1.000 kroketa atera genituen aste batean. Lehen egun oso batean jaten zirenak, eguerdi batean jaten ziren. Eta asteazken buruzuri batean. Azken asteetan lanera goizago etortzen aritu ginen».
Askok itxiera penaz hartuko zutela pentsatzekoa da eta zer adierazten zieten galdetuta, honakoa kontatu dute: «Jendeak adierazi digu maitasun asko. Adierazi digute pozten direla gugatik, baina pena handia dutela itxi dugulako. 96 urteko bezero batek esaten zigun: “Nora joan behar dugu orain?”. Fijoak ez zirenek ere adierazi digute: “Behar genuenean hor zineten beti”. Liburu bat jarri genuen jendeak nahi zuena idazteko bertan eta mezu asko zentzu berean joan dira; etxean bezala sentitu direla hemen eta familiako parte izango garela.
Beti irripar batekin
Tabernakoa, lan gogorra eta lotua dela jakina da, baina Etxabe ahizpak beti egon dira irripar batekin, ohiko bezeroa izan edo ez. «Nahiz eta egun okerrak edo gogorrak izan, barraren bestaldean dagoenak ez du zertan ezer jakin. Hori alde batera utzi eta jendeari ahalik eta tratu onena eskaintzen saiatu gara; eta ez da inoiz antzeztua izan. Guri horrela atera izan zaigu gure lana».
Eta gaineratu dute: «Gu beti saiatu gara bezero guztiak berdin tratatzen. Guri berdin izan digu nongoa zen bakoitza, ze koloreko azala zeukan, ze alderdi politikoetakoa zen... gu ez gara hor sartu. Errespetua egon den bitartean, guk berdin berdin tratatu ditugu denak».
Agur festa hunkigarria
Ekainaren 3an agur festa antolatu zuten bezero eta herritar guztiei irekia. Jende pila gerturatu zen eta sorpresa politak jaso zituzten. Hala adierazi dute: «Agur festa oso emozionantea izan zen. Lehertu egin ginen. Egondako detaileak eta gerturatutako jende guztia... bezeroak, herritarrak, langile izandakoak... sekulakoa izan zen».
Orain, disfrutatzeko gogoz
San Pedro festen atarian iritsi zitzaien bukaera (elkarrizketa orduan egin zitzaien). Orain arte beti lanean eta aurten, festetan gozatzeko moduan izango zirela eta ze plan zuten galdetuta, honakoa erantzuna: «San Pedro egunean hamaiketakora gonbidatuta omen gaude. Eta Zopillotes taldea ere ba omen dator eta horra ere joan beharko dugu!». Etxean geratzeko asmorik ez zuten behintzat.
Gaztetan, lana eta festa uztartzeko bidea ere egiten omen zuten: «Lana bai, baina parrandarako tartea ere ateratzen genuen. Egun guztia lanean pasa, gaupasa egin, eta gero berriz lanera». Sasoi hartan disfrutatu ere egin beharko zuten ba!
Azken urteetan nabaritu dute adinaren pisua beraien zereginean. Ordu asko zutik... Hala ere, osasun ona izan dutela eta ez daudela kexatzeko azpimarratu dute. Orain disfrutatzeko gogoz daude. «Paseatu, bidaiaren bat egin eta Urrekin hondartzara joan!».
Izaskun, Mari Jose eta Maite Etxabe ahizpei jubilatzeko garaia iritsi zaie 38 urtez Ekaitz taberna martxan izan ondoren. Kristina iaz jubilatu zen. Maiatzaren 31n itxi zituen ateak aurretik Polipaso taberna izan zenak. Merezitako agur festa ederra jaso zuten.
Ekaitz taberna 1988 urtean jarri zuten martxan Izaskun, Mari Jose eta Maite Etxabe ahizpek. Kristina ahizpa ere bidelagun izan zuten urte askotan zehar, sukaldeko lana egiten. 38 urtez eraman dute aurrera Ekaitz taberna, baina aurretik ere makina bat lan eginak ziren bertan. Aurretik, Polipaso izena zuen tabernak. Migel Irazusta “Polipaso” eta Mari Tere Aldanondo senar-emazteek 1971 urtean ireki zuten taberna eta Etxabe ahizpak oso gazte zirela hasi ziren bertan lanean eta laguntzen. «Umetatik hemen ibili izan gara. Izaskun adibidez, 13 urte egiteko zeuzkala hasi zen; kamarero baten atzetik ibiltzen zen ikasten. Mari Jose, berriz, 10 urterekin hasi zen barran lanean, asteburuetan. Eta 16 urtez geroztik, geratu gabe», kontatzen dute. Xabiertxo, tabernako nagusien semea zena zaintzen ere ibili zen Mari Jose. Eta ondoren, Iñaki zaintzea tokatu zitzaion Maiteri. Halaxe hasi zen bera ere pixakana tabernan.
«Gero Migel jubilatu egin zen eta guk hartu genuen taberna. Ekaitz izena bezero batek proposatu zigun. Burutan beste izen batzuk geneuzkan eta berak esan zigun: “Hemen ekaitz asko izaten da. Izen aproposa litzateke”. Gustatu egin zitzaigun, eta halaxe jarri genion», gogoratzen dute.
38 urtez modan
Taberna eta tabernako lana denborarekin aldatu dela bai, baina oinarri berdina izaten jarraitzen zutela adierazi dute: «Orduan entremesak ematen ziren, zopa, esparragoak… Eta parrilan bixigua, legatza, txipiak.. Tripakiak ere jartzen ziren. Azkenean, etxeko janaria; eta guk ere horixe egin dugu».
Bezeroan ere aldaketa askorik ez zutela nabaritu gaineratu dute: «Familiak, generazioak pasa ditugu. Familia askoren elkargunea izan da hau. Askotan gertatu izan zaigu egun berean familia berdineko kideak hemen topatzea bazkaltzen bakoitzak bestearen planaren berri izan gabe».
38 urte hauetan asteburu guztietan bete izan dute jangela. Beti ibili izan da jendea Ekaitzen eta sekretuaz galdetuta, hauxe diote: «Sekretua gauzak ondo egiten saiatzea izan da. Jeneroa zaintzea, kalitatea. Betiko sukaldaritza egitea eta jeneroaren gainean egotea. Dudakoa dagoena, bota. Baina noski, gu ere perfektuak ez gara… eta min asko ematen du zerbait ona ez dagoela esateak». Bezeroen exigentziak ere aintzat hartu izan dituzte: «Gu saiatu izan gara eskatzen zutenari erantzuten. Beharrak asetzen eta hobetzen».
Eta jendearen erantzuna oso ona izan dela beti gaineratu dute: «Terraza ez genuenean, izaten genituen egunak 19:30etan afariekin hasi eta doblete edo triplete egiten genuena. Eta jendea zain egoten zen. Askotan esan izan digute: “Estáis de moda”. Ba aizu, 38 urte pasa ditugu moda modan!».
Etxeko janariaren bila
Esan bezala, jende askoren elkargune izan da Ekaitz taberna: bertakoak, ingurukoak… eta baita ospetsuak ere. Anekdota pare bat kontatu dituzte: «David Bisbal etorri zen batean. Eta hasieran ez ginen konturatu ere egin bera zenik!». Albako Dukesaren semearekin ere izan zuten pasarte bat: «Martinez de Irujo zegoela komentatu genuen gure artean eta kamarera bat hor ibili zen ez zuela ikusten eta ez zuela ikusten. Irujo pelotariaren bila zebilen!».
Jende diruduna ibili izan da bertako janariak erakarrita. «Dirua daukanak, kanpoan, nahi duen lekuan jaten du, baina etxeko janari gutxi. Horren bila etorri izan dira: eltzeko janaria, arrautza prejituak…».
Horiez gain, gazte jende pila ibili dela nabarmendu dute: «Gazte oso onak eta jatorrak».
Ia 1.000 kroketa aste batean
Itxiera iragarri zenutenean, oraindik ere jende gehiago gerturatzen hasi zen Ekaitzera. «Azken asteak eromena izan ziren. Dena bikoiztu behar izan genuen: Tripakiak, karrilerak, kalamareak… Ia 1.000 kroketa atera genituen aste batean. Lehen egun oso batean jaten zirenak, eguerdi batean jaten ziren. Eta asteazken buruzuri batean. Azken asteetan lanera goizago etortzen aritu ginen».
Askok itxiera penaz hartuko zutela pentsatzekoa da eta zer adierazten zieten galdetuta, honakoa kontatu dute: «Jendeak adierazi digu maitasun asko. Adierazi digute pozten direla gugatik, baina pena handia dutela itxi dugulako. 96 urteko bezero batek esaten zigun: “Nora joan behar dugu orain?”. Fijoak ez zirenek ere adierazi digute: “Behar genuenean hor zineten beti”. Liburu bat jarri genuen jendeak nahi zuena idazteko bertan eta mezu asko zentzu berean joan dira; etxean bezala sentitu direla hemen eta familiako parte izango garela.
Beti irripar batekin
Tabernakoa, lan gogorra eta lotua dela jakina da, baina Etxabe ahizpak beti egon dira irripar batekin, ohiko bezeroa izan edo ez. «Nahiz eta egun okerrak edo gogorrak izan, barraren bestaldean dagoenak ez du zertan ezer jakin. Hori alde batera utzi eta jendeari ahalik eta tratu onena eskaintzen saiatu gara; eta ez da inoiz antzeztua izan. Guri horrela atera izan zaigu gure lana».
Eta gaineratu dute: «Gu beti saiatu gara bezero guztiak berdin tratatzen. Guri berdin izan digu nongoa zen bakoitza, ze koloreko azala zeukan, ze alderdi politikoetakoa zen… gu ez gara hor sartu. Errespetua egon den bitartean, guk berdin berdin tratatu ditugu denak».
Agur festa hunkigarria
Ekainaren 3an agur festa antolatu zuten bezero eta herritar guztiei irekia. Jende pila gerturatu zen eta sorpresa politak jaso zituzten. Hala adierazi dute: «Agur festa oso emozionantea izan zen. Lehertu egin ginen. Egondako detaileak eta gerturatutako jende guztia… bezeroak, herritarrak, langile izandakoak… sekulakoa izan zen».
Orain, disfrutatzeko gogoz
San Pedro festen atarian iritsi zitzaien bukaera (elkarrizketa orduan egin zitzaien). Orain arte beti lanean eta aurten, festetan gozatzeko moduan izango zirela eta ze plan zuten galdetuta, honakoa erantzuna: «San Pedro egunean hamaiketakora gonbidatuta omen gaude. Eta Zopillotes taldea ere ba omen dator eta horra ere joan beharko dugu!». Etxean geratzeko asmorik ez zuten behintzat.
Gaztetan, lana eta festa uztartzeko bidea ere egiten omen zuten: «Lana bai, baina parrandarako tartea ere ateratzen genuen. Egun guztia lanean pasa, gaupasa egin, eta gero berriz lanera». Sasoi hartan disfrutatu ere egin beharko zuten ba!
Azken urteetan nabaritu dute adinaren pisua beraien zereginean. Ordu asko zutik… Hala ere, osasun ona izan dutela eta ez daudela kexatzeko azpimarratu dute. Orain disfrutatzeko gogoz daude. «Paseatu, bidaiaren bat egin eta Urrekin hondartzara joan!».


