Eliza atzeko lokala uzteko prest azaldu da apaiz berria
Apaiz berria Jubilatuekin, Herri Kontseiluko hainbat kiderekin eta herritar batekin elkartu zen uztailean. Bertan adierazi zien eliza prest dagoela atzeko lokala herriko ekintzetarako uzteko. 2010-2015 urte artean egin bezala, zesio akordio bat sinatzea izango litzateke hurrengo pausua. Sinatu beharreko dokumentua prestatzen ari direla jakinarazi du Herri Kontseiluak eta berri gehiago izatean jakinaraziko dute.
Herri Kontseiluak argitu du, lokala nahiko egoera onean dagoela, baina obra baten beharra duela. Zesioa lortuko balitz, auzolan batzuk egin beharko lirateke guztia egokitzeko. Eta obra egin bitartean, prozesu bat hasi beharko da erabilera zehazteko.