Entitate Txikiaren sorrera atzeratuta
Apirilaren 14an egin zen Tokiko Entitate Txikiaren inguruko herri galdeketa Igeldon. Emaitza aldekoa izanik, Donostiako Udalak Foru Aldundira bidali zuen espedientea apirilaren 19an beronek eraketaren inguruko erabakia hartu zezan. Ekainaren 4an, ordea, Igeldoko TETa eratzeko espedientea osatzeko errekerimendua jaso zuen Donostiako Udalak, hainbat zehaztapen falta zirela eta. Ordutik, Donostiako Udal teknikariak zeregin horretan dabiltza, ahalik eta azkarren osatu eta Foru Aldundira bidaltzeko berriz espedientea.
Honek guztiak atzeratu egingo du TETa sortzea eta ez dago argi noiz izango den.
Herri Batzarra, aurrerago
Herri Kontseiluak jakinarazi du Herri Batzar bat deituko duela informazio osatuagoa emateko eta zalantzak argitzeko. Ez du datarik zehaztu oraindik, baina ziurrenik irailean izango da.