Errigorako produktuak eskatzeko aukera
Bat egin Errigora balioekin leloa izango du aurtengo udaberriko kanpainak. Errigoraren zutabeak baitira balio horiek: bertakoa izatea, euskara, auzolana eta nekazariarekiko bidezko harremanak.
Izan ere, kanpaina honetan eskainiko diren produktuek ‘errigora balioak’ identifikatzailea eramango dute; etiketak ziurtatzen du produktuak Nafarroako erdialdeko eta Erriberako jatorria duela, produktu hori elaboratu duen ekoizleak euskara normalizatzeko plana abian jarri duela eta garatzen ari dela, ekoizlea Errigorak antolatzen dituen auzolanetako partaide dela eta ekoizpenean erabiltzen den osagai nagusia landu duen nekazariarekiko harremana bidezkoa izan dela, bitartekaritzarik gabekoa, gertukoa eta elkarlanean oinarritutakoa.
Euskararekiko konpromisoa ekoizle talde osora zabaldu da, eta hastapenetan 5 ekoizle baziren ere, gaur egun 23 dira bat egin dutenak.
Beste berritasun bat ere izango da aurten, eta produktu berriak eskatu ahal izango dira: lekak kontserban, arroz integrala eta arbendolak.
Martxoaren 9tik 29ra
Eskaerak egiteko epea martxoaren 9an hasi eta 29an bukatuko da, eta Igeldoko banaketa maiatzaren 12an egingo da IKO kooperatiban, 18:00-20:00 bitarte.
Egin bat Errigorarekin eta bete ezazu despentsa!