Eskumen eta zerbitzuen inguruko proposamena atzertzen
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko prozesua aurrera doa. TET Batzordeak jakinarazi du Siadecok proposamen bat prestatu duela Igeldok izan ditzakeen eskumen eta zerbitzuen inguruan. Horiei lotuta, balorazio ekonomikoak ere egin ditu txostenean. Batzordea proposamen hori aztertzen ari da. Honen inguruan lehen inpresioak trukatzeko ere bilera bat egin behar zuten udaletxean ekainean, baina atzeratu egin dela azaldu dute eta ez dutela oraindik datarik.
Aztertzen ari diren edukien inguruan hitz egiteko eta erabakiak hartzeko herritarrekin biltzeko beharra ere ikusten dute. Aurrerago, Herri Batzar bat antolatzea aurreikusten dute.