EUSKARAREN EGUNA: Euskara erabiliz, gozatu!
Abenduaren 3an Euskararen Eguna izan zen eta urtero bezala, ekintza desberdinak antolatu ziren egunaren bueltan.
Azaroaren 29an umeentzeko pelikulak egon ziren ikusgai eta biharamunean, Gozaldia Egunarekin bat eginez, eskaintza zabala izan zen: sexologia gaztetxoentzat, "Txuri-beltza da ta..." emanaldia familientzat eta Dana D´Caprichoren kontzertua mokadu eta guzti. Igandearekin eman zitzaion bukaera egitarauari kantujira eta III. Euskaldun Peto lehiaketarekin. Herriko lau talde aritu ziren lehian. Lehia estua izan zen eta gazteak fin ibili ziren, baina azkenean helduak izan ziren nagusi. Beste behin ere, argi geratu da euskara erabiliz gozatu egiten dela!
Abenduaren 3an Euskararen Eguna izan zen eta urtero bezala, ekintza desberdinak antolatu ziren egunaren bueltan.
Azaroaren 29an umeentzeko pelikulak egon ziren ikusgai eta biharamunean, Gozaldia Egunarekin bat eginez, eskaintza zabala izan zen: sexologia gaztetxoentzat, “Txuri-beltza da ta…” emanaldia familientzat eta Dana D´Caprichoren kontzertua mokadu eta guzti. Igandearekin eman zitzaion bukaera egitarauari kantujira eta III. Euskaldun Peto lehiaketarekin. Herriko lau talde aritu ziren lehian. Lehia estua izan zen eta gazteak fin ibili ziren, baina azkenean helduak izan ziren nagusi. Beste behin ere, argi geratu da euskara erabiliz gozatu egiten dela!