Gazteekin eta Ludotekarekin berritasunak datoz
Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren sorrera gerturatu ahala, Batzordeak indartuz eta martxa hartuz doaz. Batzorde Soziokulturala, esaterako, gazteekin eta Ludotekarekin dabil lanean orain.
Gazteei dagokienean, Itsas Aurre erabiltzeko aukera eman zaie eta erabilera hori behar bezala zehazteko prozesu bat eraman dute aurrera Hezten aisialdi taldeak gidatuta. Bost saio egin dituzte denera eta azkenekoa abenduaren 13an izan zen. Bertan gazteak eta Batzordeko kideak elkartu ziren berriz. Gazteen planteamendua jaso eta funtzionamendurako oinarriak adostu zituzten. Dagoeneko, kultur etxeko espazioa erabiltzen hasi dira. Gazteek, ostiral arratsaldetik igandera izango dute Itsas Aurre erabiltzeko lehentasuna (betiere, ekintza jakin, festa edo antzeko zerbait ez badago). «Hala ere, lehentasuna izateak ez du esan nahi gainerako eragileek edo herritarrek momenturen batean sartzerik izango ez dutenik, eta hori jakinarazi zaie», adierazi dute batzordeko kideek.
Batzordekideak pozik daude prozesuak emandako emaitzarekin eta gazteek izan duten jarrerarekin/egin duten lanarekin. Aukera honekin, azken urtetan izandako hutsune bati nolabaiteko erantzuna emango zaiola ere azpimarratu dute.
Ludoteka goiko pisura
Azken urtean espazio beharra adierazi die guraso batzuk Herri Kontseiluari, ume asko daudela eta Ludotekan kabitzen ez direla adieraziz. Batzorde Soziokulturalak gaiari heldu dio eta hainbat bilera egin ondoren, Ludoteka goiko pisura pasatzea erabaki da.
Moldaketa honekin, 12 urtera bitarteko umeei zerbitzua eman nahi zaie. Zehazki, egungo Ludoteka piano gelarekin trukatuko da (espazio finkoa izango da) eta goiko pisuko erdiko gunea ere erabilgarri jarriko da umeentzat (ikastarorik ez dagoenean). Erdiko gune hau hainbat jardueratarako izango da (umeak, gazteak, ikastaroak...), beraz, erraz jarri eta kendu daitezkeen gauzak egongo dira. Behin erabilera bukatuta, espazioak libre geratu beharko du. Batez ere, ume koxkorragoei zuzenduta izango da espazio hau. Hala ere, erabilera eta funtzionamendu arauak zehazten ari dira oraindik. Gabonen ondoren martxan izatea espero da.
Itsas Aurre erabiltzeko oharrak
Zenbait kasutan, Itsas Aurreren erabilera ez da behar bezalakoa izan: argia piztuta utzi, berogailua itzali gabe, sarrerako atea irekita...
Honen aurrean, kultur etxea ondo erabiltzeko eskatzen diete herritarrei. Kontuan hartu beharreko oharrak gogorarazi dituzte:
- Sarrerako atea beti itxi behar da. Sarrera/irteera bakoitzean, itxi.
- Kanpoko argia pizten duenak itzali dezala.
- Berogailua itzali.
- Kultur etxe osoan lasai ibili behar da. Jolas lasaia. Baloirik ez.
- Sarrerako gunean bakarrik jan daiteke.
- Bilera edo ekintzaren bat egiteko, aurrez Karmeleri eskatu (606311734).
- Txapelatik giltza hartzen duenak Karmeleri abisatu behar dio.
Igeldoko Tokiko Entitate Txikiaren sorrera gerturatu ahala, Batzordeak indartuz eta martxa hartuz doaz. Batzorde Soziokulturala, esaterako, gazteekin eta Ludotekarekin dabil lanean orain.
Gazteei dagokienean, Itsas Aurre erabiltzeko aukera eman zaie eta erabilera hori behar bezala zehazteko prozesu bat eraman dute aurrera Hezten aisialdi taldeak gidatuta. Bost saio egin dituzte denera eta azkenekoa abenduaren 13an izan zen. Bertan gazteak eta Batzordeko kideak elkartu ziren berriz. Gazteen planteamendua jaso eta funtzionamendurako oinarriak adostu zituzten. Dagoeneko, kultur etxeko espazioa erabiltzen hasi dira. Gazteek, ostiral arratsaldetik igandera izango dute Itsas Aurre erabiltzeko lehentasuna (betiere, ekintza jakin, festa edo antzeko zerbait ez badago). «Hala ere, lehentasuna izateak ez du esan nahi gainerako eragileek edo herritarrek momenturen batean sartzerik izango ez dutenik, eta hori jakinarazi zaie», adierazi dute batzordeko kideek.
Batzordekideak pozik daude prozesuak emandako emaitzarekin eta gazteek izan duten jarrerarekin/egin duten lanarekin. Aukera honekin, azken urtetan izandako hutsune bati nolabaiteko erantzuna emango zaiola ere azpimarratu dute.
Ludoteka goiko pisura
Azken urtean espazio beharra adierazi die guraso batzuk Herri Kontseiluari, ume asko daudela eta Ludotekan kabitzen ez direla adieraziz. Batzorde Soziokulturalak gaiari heldu dio eta hainbat bilera egin ondoren, Ludoteka goiko pisura pasatzea erabaki da.
Moldaketa honekin, 12 urtera bitarteko umeei zerbitzua eman nahi zaie. Zehazki, egungo Ludoteka piano gelarekin trukatuko da (espazio finkoa izango da) eta goiko pisuko erdiko gunea ere erabilgarri jarriko da umeentzat (ikastarorik ez dagoenean). Erdiko gune hau hainbat jardueratarako izango da (umeak, gazteak, ikastaroak…), beraz, erraz jarri eta kendu daitezkeen gauzak egongo dira. Behin erabilera bukatuta, espazioak libre geratu beharko du. Batez ere, ume koxkorragoei zuzenduta izango da espazio hau. Hala ere, erabilera eta funtzionamendu arauak zehazten ari dira oraindik. Gabonen ondoren martxan izatea espero da.
Itsas Aurre erabiltzeko oharrak
Zenbait kasutan, Itsas Aurreren erabilera ez da behar bezalakoa izan: argia piztuta utzi, berogailua itzali gabe, sarrerako atea irekita…
Honen aurrean, kultur etxea ondo erabiltzeko eskatzen diete herritarrei. Kontuan hartu beharreko oharrak gogorarazi dituzte:
– Sarrerako atea beti itxi behar da. Sarrera/irteera bakoitzean, itxi.
– Kanpoko argia pizten duenak itzali dezala.
– Berogailua itzali.
– Kultur etxe osoan lasai ibili behar da. Jolas lasaia. Baloirik ez.
– Sarrerako gunean bakarrik jan daiteke.
– Bilera edo ekintzaren bat egiteko, aurrez Karmeleri eskatu (606311734).
– Txapelatik giltza hartzen duenak Karmeleri abisatu behar dio.