Giro ederra jarri zuen Oinatzen partiduak
Ekainaren 3an Pilota Jaialdia izan zen Igeldon Lizardi Pilota Elkarteak antolatuta. Bengoetxea-Aranguren eta Urmeneta-Erasun aritu ziren lehian. Partidu parekatua izan zen, baina Urmeneta eta Erasun nagusitu ziren azkenean, 25-21. Hasi ere, aurretik hasi ziren irabazleak, baina partidu erdian berdinduta ibili ziren. Markagailua 22-21era iritsi zenean, 25era luzatzea erabaki zuten, baina Bengoetxeak eta Arangurenek ez zuten aurrea hartzea lortu. Giro ederra jarri zuen jaialdiak Igeldon. 160 lagun inguru bildu ziren frontoian eta asko gozatu zuten partiduarekin. Bukaeran, Pilota Eskolako umeekin argazkia atera zuten lau protagonistek eta sarrerak sinatzen ere aritu ziren, besteak beste. Jaialdiko argazkiak ikusgai daude Argazki Galerian.
Ekainaren 3an Pilota Jaialdia izan zen Igeldon Lizardi Pilota Elkarteak antolatuta. Bengoetxea-Aranguren eta Urmeneta-Erasun aritu ziren lehian. Partidu parekatua izan zen, baina Urmeneta eta Erasun nagusitu ziren azkenean, 25-21. Hasi ere, aurretik hasi ziren irabazleak, baina partidu erdian berdinduta ibili ziren. Markagailua 22-21era iritsi zenean, 25era luzatzea erabaki zuten, baina Bengoetxeak eta Arangurenek ez zuten aurrea hartzea lortu.
Giro ederra jarri zuen jaialdiak Igeldon. 160 lagun inguru bildu ziren frontoian eta asko gozatu zuten partiduarekin. Bukaeran, Pilota Eskolako umeekin argazkia atera zuten lau protagonistek eta sarrerak sinatzen ere aritu ziren, besteak beste.
Jaialdiko argazkiak ikusgai daude Argazki Galerian.