Hainbat deialdi Guraso Elkartetik
Ikasturte bukaera iristen ari da eta hainbat hitzorduren berri eman dute Guraso elkartetik. Alde batetik, ekainaren 11n Eskola Txikien Festa izango dela gogorarazi dute. Lizartzan izango da oraingoan eta egun osoko festa ederraz gozatzeko aukera izango da. Herritar guztiei dei egiten diete Lizartzara gerturatzeko eta parte hartzeko.
Bestetik, ekainaren 17an Eskolako jaialdia izango da. Kasu honetan ere, egun osoko festa izango dute, ikasle, irakasle, langile eta gurasoek ikasturtea agurtzeko.
Txakur kakak Eskolan
Azken aldian txakur kaka ugari azaldu dira Eskolako eremuan eta txakur jabeei dei egiten diete kontuarekin ibiltzeko eta beraien txakurren kakak jasotzeko.
Formakuntza saioak
Bi formakuntza saio ere izan dituzte gurasoek. Maiatzaren 5ean, doluaren inguruan aritu ziren eta maiatzaren 18an mugikorra izan zuten hizketagai. Seme-alabei mugikorra noiz eman, ematerakoan nola jokatu…
Udalekuak martxan
Iaz bezala, guraso talde batek Udalekuak antolatuko ditu uztailean. Izena emateko epea bukatuta dago.