Historia lantzen ari dira Eskolan
Eskolan azken bi hilabeteak besterik ez zaizkie geratzen ikasturtea bukatzeko eta azken proiektuarekin burubelarri dabiltza. Historia lantzen ari dira.
HH mailan, Eskola jatetxe bihurtu eta menuak eta elikadura lantzen ari dira. Ondoren, familiei bazkaria zerbitzatuko diete ikasleek.
1. zikloan lehengo, oraingo eta etorkizuneko etxeetaz arituko dira. Hiostorian zehar erabilitako materiala eta hauen ezaugarriak aztertuko dituzte.
2. zikloan Historian zehar aurkitutako energia motak landuko dituzte eta azalpenarekin bideoa partekatuko dute.
3. zikloko ikasleek, berriz, Historian zehar izandako asmakuntza garrantzitsuenak aztertu eta hauekin infografia bat egingo dute. Ondoren, pelikula bat prestatuko dute ekainean familiei erakusteko.
Bestalde, HHko ikasleak herriko aiton amonekin Musikoterapiako saio batean egon ziren eta LH-ko ikasleak Kantujirakoekin batera abesti batzuk entsaiatzen ari dira Udaberriko Festan denak batera abestu ahal izateko.