Igeldoko TET sortzeko bidean, Plenoaren onarpenaren zain
Igeldoko Tokiko Entitate Txikia sortzeko azken pausoak besterik ez dira geratzen. Urriaren 10ean Donostiako Udaleko Gobernu Batzordeak onartu zuen adostutako proposamena eta ordutik azaroaren 28ra bitarte alegazioak aurkezteko aukera egon da. Tarte horretan, ez da alegaziorik aurkeztu (Herri Kontseiluari azaldu diotenez) eta orain, Plenoaren onarpenaren zain geratu da (urtarrila bukaeran izatea aurreikusten da).
Plenoaren onarpena jasotzean, herritarren txanda izango da. Galdeketa egingo zaie igeldotarrei. Emaitza ez da loteslea izango, baina bai garrantzitsua Foru Aldundiak erabakia hartzeko. Galdeketaren ondoren, Foru Aldundiak erabakiko du Tokiko Entitate Txikia eratu edo ez.
Bitartean, lanak aurreratzen
Pauso guztiak aurreikusi bezala ematen badira, Igeldoko TETa udaberrirako sortuta egongo litzateke. Hori horrela, Herri Kontseiluko kideek lanean jarraitzen dute Udaleko teknikariekin. Zerbitzuen kontratuak aztertzen ari dira, alde batetik, eta bestetik, langile eta antolaketa kontuekin. TETa sortu ahala martxan izatea da helburua.
Bulegoak Itsas Aurren
Hasiera batean, Eskola Zaharra konpondu bitartean, TETeko egoitza eliza atzeko lokalean jartzea zen asmoa. Dena dela, elizak aurrera biderik eman ez duela ikusita, bulegoak Itsas Aurren jartzea erabaki du Herri Kontseiluak. Hori horrela, moldaketak izango dira espazioaren antolaketan. Udalak diruz lagunduko du.
Konponbide hau hasierako urteetarako izango da, baina helburua Eskola Zaharra ahalik eta azkarren konpontzea da Herri Kontseiluarentzat, Udalak hartutako konpromisoa betez.