Ikuilu onenaren saria Zendoiarentzat
Lea-Artibaiko 36. Urriko Azoka Nagusia ospatu zuten urriaren 12an Markinan. Bertan, Euskadiko 24. Blonda Txapelketa jokatu zen eta Joxe Angel Zendoiak hainbat sari eskuratu zituen. Azpimarragarriena, Ikuilu onenaren saria jaso izana, Orioko Longa baserrian duen ikuiluagatik, hain zuzen.
Sailka banatutako sariak ere izan ziren eta honakoak eskuratu zituen igeldotarrak: 6. saila (30-36 hilabete bitarteko bigak): Longa baserriko Nahia. 10. saila (4-5 urte bitarteko behiak txekorrik gabe): Longa baserriko Jai. 11. saila (5-7 urte bitarteko behiak txekorrarekin): Longa baserriko Igeldo. Eta 13. saila (7 urtetik gorako behiak txekorrarekin): Longa baserriko Greta.