Indarrean bueltatu dira Jubilatuak
Udako hilabeteetan izandako geldialdiaren ostean ekin diote berriro ere ikastaroei herriko jubilatuek. Asteroko ikastaroez aparte, ikastaro berezi bat ere antolatu zuten irailaren 17an herritar guztiei zabalik zena. Herriko arkupean dagoen Desfibriladorea nola erabili ikastekoa, hain zuzen ere. DYA-ko bi kide izan zituzten irakasle eta 13 pertsona elkartu ziren. Nahiz eta herri osoari zabaldua izan, jubilatuak izan ziren elkartu ziren guztiak.
Batzar berezia, urriaren 24an
Udazken jaiaren barruan, igandean herriko jubilatuentzat bazkari berezia antolatzen dela aitzakiatzat hartuta, jubilatu elkarteko juntakoek batzar berezia egitea erabaki dute barne antolaketari dagokionean hartu beharreko erabaki batzuk direla eta. Batzarrean elkartearen Estatutuetako puntu batzuen aldaketaz hitz egingo da: Zuzendaritzako kide kopuruaren aldaketa (14.artikulua) eta Juntaren iraupena (16.artikulua). Aipatutako 2 artikulu hauek onartu ondorenean, Batzorde berritzea gauzatuko da, hau da, juntakide berriak aukeratuko dituzte.