Irati Arrillaga hockey jokalaria Europako txapeldunorde, Realarekin
Europako belar-hockey finala jokatu berria da Amsterdamen eta Realeko emakumezkoen taldea bigarren sailkatu da. Bertan jokatzen du Irati Arrillaga igeldotarrak. Semifinaletan Alemaniako taldea garaitu ostean (2-1) finalera sailkatu zen Arrillagaren taldea, baina ezinezkoa izan zuten AHBC taldeari irabaztea (7-0 nagusitu zen etxeko taldea) eta txapeldunorde gelditu ziren. Hala ere, emaitzarekin gustura daudela adierazi dio Orri Informatiboari igeldotarrak, Europako txapelketa bat jokatu duen Realeko lehenengo taldea izan baita beraiena.