Izen eta logo berria daukate Jubilatuek
Aurreko Orri Informatiboan azaldu zuten bezala, Elkarteko Batzar Nagusia martxoaren 11n egin zuten eta bertan hartutako erabakien berri eman dute. Lehendik jarritako Elkartearen izena “Igeldoko Biltokia” aldatu eta “Igeldoko Jubilatuak” izen berria jartzea erabaki zuten. Aldi berean, Elkartearentzako logo berria ere aukeratu dute; kolore berdekoa da.
Horrez gain, orain arte egiten diren ekintzekin jarraitzea erabaki dute: ikastaroak, eskursioak, hitzaldiak, ibilaldiak, kantujirak, eta abar.
Bestalde, aktibitateak egiteko lokal edo areto beharra aldarrikatzea garrantzitsutzat ikusten dute, eskola zaharreko proiektua bultzatuz eta eliz atzeko lokalaren erabilera antolatuz.
Eskursioa Biasterira
Maiatzaren 17an Laguardia-Biasterira eskursioa egingo dute. Igeldoko aparkalekutik goizeko 8:30tan irtengo da autobusa. Bide-an, Gazteiz inguruan geldialdia gosaltzeko eta Biasterira iristean bi aukera egongo dira. Nahi dutenek Eguren-Ugarte bodegetara bisita eta ardo dastatzea (15 €). Beste aukera, Biasteri herria ikustea izango da (harresiak, elizak, kalexkak, eta abar). Bazkaria, La Huerta Vieja jatetxean egingo da. Arratsaldean, Labraza herri polita ikusteko aukera egongo da. Pertsonako prezioa 40 € da.
Hiru hitzaldi ere bai
Martxoak 29an, Landareen Bizimoduari buruzko hitzaldia eman zuen Jakoba Errekondok. 20 pertsonek hartu zuten parte eta galdera-erantzunak interesgarriak izan zirela azaldu dute.
Apirilaren 26an berriz, Testamentu eta Herentziak legearen aldaketei buruzko hitzaldia eman zuen Gorka Orokieta abokatuak.
Hirugarren hitzaldi bat ere izango da maiatzaren 3an. Janari etiketen irakurketari buruzko hitzaldia emango du Arantza López-Ocaña sendagile nutrizionistak. Arratsaldeko 17:00tan izango da Din Din elkartean. Ondoren, 19:00tan, Javi Penas sukaldariak Errezeta Osasungarrien praktikak irakatsiko ditu.