Jubilatuekin ekintza ugari eta Santa Ageda bezperan kantari
Igeldoko Jubilatuen Elkarteak jakinarazi duenez, joan den urtean antolatutako ekintzen egitaraua funtsean mantenduko dute 2024an. Hori horrela, ikastaro hauekin jarraituko dute: pilates eta aulkiko pilates, eta memoria lantzeko tailerra.
Horrez gain: Igeldo eta inguruko bideetan hileroko ibilaldiak, Kantujirako taldearen kantaldiak herrian, Igeldoko Obserbatoriora eta Donostiako museo batzuetara bisitak, egun osoko bi eskurtsio, bat udaberrian eta bestea udazkenean.
Bestalde, Musikoterapia tailerra aurten lehen aldiz antolatu dute eta hiru hilabeteko iraupena izango du. Ekimen honetan, musikaren bidez, psikomotrizitatea, memoria, mugimenduak eta sentimenduak taldean lantzen ari dira. Hasieratik ikastaro hau oso arrakastatsua izan dela azpimarratu dute
Hainbat hitzaldi
Hitzaldien ekimena ere martxan jarri dute. Lehenengoa, otsailaren 21ean izan zen. José Manuel Gómez psikologoak honako gaiak landu zituen: nahi gabeko bakardadea, bizitzaren zentzua, gizarte-harremanen beharra, depresioa, dueloa , antsietatea eta abar. Bigarren hitzaldia bertsolaritzaren historiari buruz antolatu nahi dute. Smartphone, mobilaren oinarrizko erabileraren ikastaroa ere egingo dute. Apuntatzeko, Jubilatuen Elkartetik deialdia zabalduko da.
Santa Ageda koplak kantatzen
Aurten ere, jubilatuen Kantujirako taldearen ekimenez, Santa Ageda bezperako koplak abestu dira herriko taberna eta plaza inguruko etxebizitzetan. Eusebio Lasarte bertsolari sutsua izan zuten lagun ibilbide guztian, eta baita Iker eta Gurutze trikitilariak ere. Igande eguerdian herriko plaza, tabernak eta inguruak girotu zituzten. Ondoren, sagardotegian, lagun arteko bazkari eder batekin pozik bukatu zuten eguna.