Kooperatibako kanpo aldean berrikuntzak egin dituzte
Kooperatibaren kanpo aldearen erabilera, fase ezberdinetan hobetzen hasteko asmoa dutela adierazi dute Kooperatibako juntako kideek. Lehen urratsa eman dute jada. Apirila hasieran aparkalekuan egindako obrei esker, Kooperatibara iristeko irisgarritasun eta segurtasun arazoa konpontzea lortu dute. Kaxkotik IKOraino doan espaloia osatu dute eta aparkalekurako sarrera egokitu dute kotxeentzako koska gutxituz. Nahiz eta aparkalekuko lurra osorik ez den konpondu, kotxeen sarrera hobetu da eta baita euri-urak kanalizatu ere. Orain, Kooperatibako kanpo aldeko gunea nola txukundu aztertzen ari dira. Errepidetik duen gertutasuna dela eta, itxitura bat jartzeko pentsamendua darabilte buruan eta baita uda garaiko eguraldi onetarako, kanpoan mahai batzuk jartzea ere. Horrela, barruko kafearen txokoaz gain, kanpoan ere kafea hartzen edo eta bertan erositako beste produkturen bat dastatzen egoteko aukera zabalduko da.
Azkenik, komunikazio azkar eta zuzenagoa bideratzeko, difusiorako whatsapp talde bat osatu dute, hasiera batean bazkideei zuzendu zaie aukera hau, baina bertan kontsumitzen duen beste edonork parte izan nahiko balu, dendan bertan informazioa eska dezake.