MADDI AGUIRRE DORRONSORO: «Jaso dudan Beka honek berriro piztu dit dantzan sakontzeko gogoa»
Maddi Aguirre Dorronsorok (2005) bi domina eskuratu berri ditu dantza garaikidean, Espainiako ORBE dantza txapelketan. Bakarkakoan lehenengo postua lortu zuen eta oso berezia izan da beretzat: «Nik sortutako koreografia batekin aurkeztu
nintzelako eta Burgoseko Kontserbatoriorako Beka bat eman didatelako».
Martxoan, Espainiako ORBE dantza txapelketan bi domina eskuratu zenituen Dantza Garaikidean.
Bai, hori da. Bikoteko txapelketan eta banakakoan bi domina irabazi nituen: hurrenez hurren, bigarren eta lehen postuak. Gainera, bakarkakoan Burgoseko kontserbatoriorako Ana Laguna BEKA eman zidaten.
Aurten, gainera, niretzat oso berezia izan da beste arrazoi batengatik: lehen aldiz, nik sortutako koreografia batekin aurkeztu nintzen bakarkakoan. Horrek esperientzia guztia are pertsonalagoa bihurtu zuen, nire sentimenduak eta barruan neramatzan gauzak islatu nahi izan nituelako oholtzan. Horregatik, sariak baino gehiago, niretzat oso momentu berezia izan zen.
Ze sentitu duzu domina hauek jasota?
Domina hauek jasotzean, egindako lan guztiaren errekonozimendua sentitu nuen. Urte askotako esfortzua, entrenamenduak eta dedikazioa momentu batean bildu ziren. Gainera, nire koreografiarekin lortzea are bereziagoa izan da, nolabait nire barruko zerbait baloratua izan dela sentitu dudalako.
Poza eta emozio handia sentitu nituen, baina baita lasaitasuna ere, egindako lanak merezi izan duela ikusita.
Lehenengo aldia zen aurkezten zinela edo lehendik ere parte hartu izan duzu?
Ez da lehengo aldia. 2019an hartu nuen lehengo aldiz parte, dantza klasikoarekin. Urte hartan oso esperientzia polita izan zen, nahiz eta urduritasun handia izan. Harrezkero, urtero joaten saiatu naiz, talde dantzetan, bakarkakoetan eta bikote edo hirukote kategorietan parte hartuz.
Urte hauetan zehar asko ikasi dut, bai teknikoki bai pertsonalki. Pixkanaka konfiantza hartzen joan naiz, eta aurten nire koreografia propioarekin aurkezteko pausoa ematea horren adibide da.
Eta nola izaten da parte hartzeko prozesua?
Normalean, hasieran dantza irakasleak egiten dizu proposamena, zure maila eta prestutasuna ikusita. Hala ere, lehiaketari dagokionez, ez da aurretiko aukeraketa ofizialik egiten; nahi duenak aurkezteko aukera dauka.
Hori bai, prestaketa lana oso garrantzitsua da. Koreografia lantzea, teknikoki prestatzea eta eszenatokian segurtasuna izatea ezinbestekoa dira.
Beste saririk jaso izan duzu noizbait? Kontatu iezaguzu zure dantza ibilbidea.
Egia esan, urtero jaso ditut postu ezberdinetako dominak, hirugarren postua, bigarren postua, lehen postua... Baina aurtengoa oso berezia izan da, Beka eman didatelako.
Nire ibilbideari dagokionez, 4 urte nituela hasi nintzen Studio 84 akademian dantza klasikoa egiten. Hasieratik gustatu zitzaidan, eta pixkanaka gero eta gehiago murgildu nintzen mundu honetan. Handitzen joan ahala, gero eta klase gehiago egiten hasi nintzen, eta astean 12 ordu inguru egitera iritsi nintzen.
6-7 urterekin herrian bertan euskal dantza egiten hasi nintzen, nire betiko lagunekin. 12 urterekin dantza garaikidea praktikatzen hasi nintzen, eta ordutik hiru diziplinak uztartzen ditut. Horrek asko lagundu dit nire adierazkortasuna garatzen.
Gaur egun, akademia berean jarraitzen dut, baina laguntzaile lanak ere egiten ditut. Horrez gain, nire herrian dantza irakasle eta ikasle naiz, eta hori oso aberasgarria da niretzat.
Jaso dudan Beka honek berriro piztu dit dantzan sakontzeko gogoa, eta etorkizunean kontserbatorioan ikastea gustatuko litzaidake.
Zer da zuretzat dantza? Zer ematen dizu?
Dantza nire egunerokotasuna da, nirekin dagoen zerbait. Txikitatik nire bizitzaren parte izan da, eta ezin dut nire burua hori gabe imajinatu. Niretzat, dantza adierazteko modua da. Batzuetan hitzekin azaldu ezin diren gauzak mugimenduen bidez adierazten ditut. Gainera, askatasuna ematen dit eta barruan dudana ateratzeko bidea bezala ulertzen dut.
Herrian ume, gazte eta helduei dantza irakasten aritzen zara. Gustuko duzu irakasle lanetan aritzea?
Bai, asko gustatzen zait. Oso gustura nago irakasle lanetan, adin guztietako ikasleekin. Bakoitzak bere erritmoa du, eta hori errespetatzea eta laguntzea oso polita da.
Gainera, nire ikasketak ere irakaskuntzara bideratuta daude, beraz, dantza eta irakaskuntza uztartzea niretzat amets bat da. Ikasleei zerbait transmititzea eta haien bilakaera ikustea oso aberasgarria da.
Eta nolako dantzariak dauzkagu herrian?
Gure herrian dantzari oso langileak eta inplikatuak ditugu. Dantzak garrantzi handia izan du beti, eta hori nabari da. Txikienetatik hasi eta helduenetaraino, guztiek erakusten dute dantza barrutik bizi dutela. Giro oso polita dago, eta hori oso garrantzitsua da hazteko.
Ze helburu dauzkazu dantzarekin lotuta?
Oraingoz, nire helburu nagusia disfrutatzea da. Dantzaz gozatzea. Hala ere, etorkizunari begira, kontserbatorioan sartzea gustatuko litzaidake, eta bertako titulua lortzea da nire helburu nagusienetako bat.
Eta zein da zure ametsa?
Nire ametsa dantzatik bizitzea izango litzateke, bai dantzari bezala eta baita irakasle bezala ere. Txikitatik amestu dudan zerbait da. Badakit ez dela bide erraza, baina ilusio handia dut eta horretan saiatzen jarraituko dut, pausoz pauso.

Egia esan, urtero jaso ditut postu ezberdinetako dominak, hirugarren postua, bigarren postua, lehen postua… Baina aurtengoa oso berezia izan da, Beka eman didatelako.