MARTXOAK 8: Ekintza aberasgarriak
Martxoaren 8aren bueltan, herriko emakumeek hainbat ekintza antolatu zituzten Igeldon, oso aberasgarriak izan zirenak. Igeldon zehar egindako ibilaldiak (informazioz eta kontakizunez osatuak) eta ondorengo tertuliak oso harrera ona izan zuten. Baita manifestaziora elkarrekin joateko deialdiak eta urteroko afariak ere. Aurtengoan Calongen elkartu ziren 50 emakume. Primeran afaldu eta giro ederrean ibili ziren. Bingoan jolastuz, bertako produktuz osatutako saski ederraren zozketa egin zuten. Intza Etxeberria izan zen irabazlea. Linearekin, IKOn gastatzeko bonoa ere irabazi zuen Nieves Soroak.