MARTXOAK 8: Morez jantzi zuten herria
Urtero bezala, aurten ere Martxoaren 8aren bueltan, herriko emakumeek zenbait ekintza antolatu zituzten. Bezperarako, herria apaintzeko deialdia egin zuten eta pankarta batzuk egiteaz aparte, herriko aparkalekuko barandan zinta moreak jarri zituzten, baita Eskola Zaharreko balkoian trapu morea ere. Emakumeen egunean, Donostiako manifestaziora jaitsi ziren, Igeldotik oinez 6 bat lagun eta beste horrenbeste elkartu ziren bertan. Hurrengo egunerako, pintxo-tertulia antolatu zuten eta 14 emakume elkartu ziren asteazken iluntzean pintxo batzuk janaz tertulia egitera. Hizketa gai ezberdinak izan zituzten. Batetik, emakumeek gorputzaren inguruan izaten duten presio mediatiko, sozial eta kulturalaz aritu ziren (Emakunderen kanpainako gaiaren arira) eta bestetik, Maialen Lujanbioren “Beti bezperako koplak” (Santa Ageda eskeko koplen bertsio ezberdin bat) aditu zituzten eta kopla hauek planteatzen dituzten egoera ezberdinen inguruan hausnarketa egin zuten, sortutako gorputz tenple ezerosotik. Hala ere, tertuliak berezkoa duen modu informalak, beste hainbat gai planteatzeko aukera ere eman zien.