Mekanografia, frantsesa eta joskintza jarri dira aurten martxan, ohiko ikastaroez gain
Ikastaroak antolatzeaz arduratzen den taldea oso pozik dago ikastaroek izan duten erantzunarekin. Iazko 10 ikastaroak aurrera ateratzeaz gain, beste hiru berri ere martxan jarri dira aurten. Hain zuzen, mekanografia, frantsesa eta joskintza dira ikastaro berri horiek. Eta denera 107 ikasle dabiltza, haur zein heldu.
Joskintza eta hipopresiboak, ikastaro laburrak
Joskintza ikastaro berria izan da aurten, eta proba moduan, hiru hilabeteko ikastaro bezala jarri da martxan (luzatzeko aukera egon liteke). Hipopresiboekin ere aldaketa egon da aurten. Jende gutxi apuntatu da eta hasiera batean, abendura arteko ikastaro bezala antolatu da.
Euskal dantzan umeen talde berria
Euskal dantzak sekulako arrakasta izaten jarraitzen du Igeldon. Aurten, helduen taldea ez da atera, baina umeen talde berri bat osatu da hasiberriekin. Beraz, denera lau talde daude.
Yogan, musika tailerrean eta panderoan, irakasle berriak
Irakasle aldaketak izan dira aurten, yogan, musika tailerrean eta panderoan. Yogan, Aline Loitzenbauerren partez, Ana Montoya ari da eta musika tailerrean eta panderoan, Aitziber Gabilondoren partez, Maddi Cenzano hasi da.
Patin roller udaberrian
Iaz bezala, udaberri aldera patin roller ikastaroa antolatzeko asmoa dago. Oraingo honetan ere, hiru hilabeteko ikastaroa izango litzateke. Otsaila inguruan zabalduko da izen ematea eta orduan zehaztuko dira egun eta ordutegia.
Apuntatzeko aukera
Ikastaroak martxan izan arren, lekua egonez gero, apuntatzeko aukera badago oraindik. Horretarako, hiru bide daude:
- Kultur etxetik pasa: astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) eta ostiraletan (10:00-14:00).
- Telefonoz deitu: 943 31 30 30 / 606 311 734.
- Idatzi helbide hauetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com edo herrikontseilua@igeldo.eus.
Ikastaroak antolatzeaz arduratzen den taldea oso pozik dago ikastaroek izan duten erantzunarekin. Iazko 10 ikastaroak aurrera ateratzeaz gain, beste hiru berri ere martxan jarri dira aurten. Hain zuzen, mekanografia, frantsesa eta joskintza dira ikastaro berri horiek. Eta denera 107 ikasle dabiltza, haur zein heldu.
Joskintza eta hipopresiboak, ikastaro laburrak
Joskintza ikastaro berria izan da aurten, eta proba moduan, hiru hilabeteko ikastaro bezala jarri da martxan (luzatzeko aukera egon liteke). Hipopresiboekin ere aldaketa egon da aurten. Jende gutxi apuntatu da eta hasiera batean, abendura arteko ikastaro bezala antolatu da.
Euskal dantzan umeen talde berria
Euskal dantzak sekulako arrakasta izaten jarraitzen du Igeldon. Aurten, helduen taldea ez da atera, baina umeen talde berri bat osatu da hasiberriekin. Beraz, denera lau talde daude.
Yogan, musika tailerrean eta panderoan, irakasle berriak
Irakasle aldaketak izan dira aurten, yogan, musika tailerrean eta panderoan. Yogan, Aline Loitzenbauerren partez, Ana Montoya ari da eta musika tailerrean eta panderoan, Aitziber Gabilondoren partez, Maddi Cenzano hasi da.
Patin roller udaberrian
Iaz bezala, udaberri aldera patin roller ikastaroa antolatzeko asmoa dago. Oraingo honetan ere, hiru hilabeteko ikastaroa izango litzateke. Otsaila inguruan zabalduko da izen ematea eta orduan zehaztuko dira egun eta ordutegia.
Apuntatzeko aukera
Ikastaroak martxan izan arren, lekua egonez gero, apuntatzeko aukera badago oraindik. Horretarako, hiru bide daude:
– Kultur etxetik pasa: astelehenetik ostegunera (15:30-19:30) eta ostiraletan (10:00-14:00).
– Telefonoz deitu: 943 31 30 30 / 606 311 734.
– Idatzi helbide hauetara: ieltxokulturelkartea@ymail.com edo herrikontseilua@igeldo.eus.