Ostegunean batzarra, jubilatuen elkartea martxan jartzeko
Igeldoko Jubilatu Elkartea berriz martxan jartzeko asmotan, lanean dabil jubilatu talde bat eta batzarra egingo dute ostegunean (ekainak 6). Bertan, lehengo jubilatu elkartearen informazioa eta oraingo legediaren eskakizun berriak zertan diren azalduko dute eta dei egiten diete herriko jubilatu guztiei azaltzeko. Arratsaldeko 19:00etan izango da Itsas Aurre kultur etxean. Batzarraren ostean meriendatxo bat ere eskainiko dute.
Elkartea orain dela 32 urte sortu zuten Igeldoko jubilatuek. Urte batzuetan zehar martxan izan ondoren, geldialdi bat izan zuen. Azken akta 2005 urtekoa da.