PARTE HARTZE PROZESUA - Hiru fase, Plaza hobetzeko
Partehartze prozesuan ateratako ondorioak bildu ditu Igeldoko Udalak eta hiru fasetan aurreikusten ditu plaza hobetzeko ekintzak egitea. Plaza irisgarri jartzea, oinezkoek lehentasuna izatea eta gune berriak aktibatzea da helburua.
Igeldoko kaxkoaren egoera aztertu, beharrak identifikatu eta nola hobetu zehazteko, parte hartze prozesu bat eraman du aurrera Igeldoko Udalak Hiritik At kooperatibaren bidez. 2025eko udaberrian jarri zen prozesua martxan eta ia urtebeteko iraupena izan du. Hain zuzen, martxoaren 12an egin zuten aurkezpena Hiritik At-eko kideek eta bertan, prozesuan zehar ateratako ondorioak azaldu zizkieten herritarrei. Proposamen horietara iristeko, saio desberdinak egin dituzte hilabete hauetan zehar talde motorrarekin, herritarrekin, eragileekin eta Udalarekin.
Igeldoko Udalaren asmoa ekintza hauek gauzatzea da, baina faseka egingo ditu. Aurrekontuak zerikusi handia izango du eta ekintza batzuek beste batzuk baldintzatzen dituztenez, pixkanaka egingo direla aurreratu du Udalak.
Plaza irisgarria eta segurua
Lehen fase honek plaza eta inguruko guneak herriguneko sarearekin modu seguru, irisgarri eta inklusiboan lotzea du helburu. Plaza nagusira iristeko oinezkoentzako ibilbideak hobetzea, ibilgailuen zirkulazioa lasaitzea eta sarbideak egokitzea lortu nahi da, hirigintza taktikoaren bidez egin daitezkeen neurri arin eta azkarren bitartez. Altzari urbanoen, jardineren eta trafikoa lasaitzeko elementuen bidez espazioaren antolaketa berrikusi eta oinezkoen lehentasuna indartuko da.
Aurkezpenean adierazi zutenez, aparkalekuak gutxinaka kenduko dira, eta Udala kontziente da beheko aparkalekua handitzeko obrak egin arte ezingo direla goiko aparkalekuan plaza asko kendu.
Ibilgailuen abiadura murrizteko seinaleak jarriko dira. Horrez gain, plazara hegoaldetik sartzeko gunea egokituko da. Horrela, sarbidea erosoagoa, seguruagoa eta irisgarriagoa izango da pertsona guztientzat. Eskola eta frontoirako sarrera/irteera ere seguruagoa izango da.
Bestalde, ibilbideetan barandak eta atseden-gune txikiren bat jartzeko asmoa dago mugikortasuna errazagoa izateko.
Aparkalekua handitu eta Lizardi egokitu
Bigarren fasean beheko aparkalekua berrantolatu eta handituko da. Espiga moduko aparkalekuak jarriko dira bi aldeetan. Horretarako, errepidea belardirantz zabalduko da, ibilgailuentzako plaza gehiago sortzeko. Horrela, guneak aparkaleku disuasorio gisa funtzionatuko du, erdiguneko kaleetan aparkalekuak murriztea ahalbidetuz.
Horrez gain, plazara iparraldetik (Txapela-Dindin ingurutik) sartzeko gunea egokituko da, sarbidea erosoagoa eta seguruagoa izan dadin.
Bestalde, Lizardi egokitzea izango da fase honetako beste helburua. Belardian zehar ibilbide irisgarriak sortuko dira, pertsona guztiek espazioa errazago zeharkatu eta erabili ahal izateko eta frontoiko harmailetara sarbidea izateko.
Piknik mahaiak jarriko dira bertan egoteko, atseden hartzeko eta elkartzeko. Horrez gain, jolas elementu batzuk ere instalatuko dira, haurrek jolasteko eta gunea adin desberdinetako pertsonentzat erakargarriagoa izan dadin. Landaredia berritu eta indartuko da.
Obra sakonagoa eta gune berriak
Azken fasean plazaren berrurbanizazio sakonagoa planteatzen da, espazioaren egitura eta erabilerak berrantolatuz. Zoruak eta desnibelak egokituko dira espazioa jarraituago eta irisgarriago bihurtzeko, petrilaren zati bat irekiz, gune berriak integratuz, eta egoteko altzari berriak txertatuz.
Eskola zaharra eta komun publikoak berrituko dira (Donostiako Udalak egingo du), eta obra hauek egin arte itxaron beharko da plazaren berrantolaketa hau aurrera eramateko. Honekin lotuta, plazako atzeko sarrera ere egokitu nahi da (Eskola atzekoa).
Bestalde, gune berriak ere aktibatu nahi dira. Lizardin, goiko zatia integratzea izango litzateke etorkizuneko proiektu bat aisialdirako gune berde zabala egokituz. Horrez gain, belaunaldi desberdinentzat jolas eta jarduera guneak sortu nahi dira kalistenia edo skate bezalako jardueretarako espazioekin. Aldi berean, kostarekin lotura duen elkartzeko gunea ere egokitu nahi da egoteko altzariekin eta berdegunea hobetuz. Gune honek atseden hartzeko, elkartzeko eta paisaiaz gozatzeko aukera eskainiko du.
Behar gehiago
Hiru fase horietan, helburu eta ekintza hauek bildu badira ere, parte hartze prozesuan zehar beste behar batzuk ere adierazi zituzten eragile eta herritarrek: azpiegitura gehiago eragileentzat, ekipamenduak, herri ostatua, bertakoentzako etxebizitzak... lantzeke geratu dira.

Hiru fase horietan, helburu eta ekintza hauek bildu badira ere, parte hartze prozesuan zehar beste behar batzuk ere adierazi zituzten eragile eta herritarrek: azpiegitura gehiago eragileentzat, ekipamenduak, herri ostatua, bertakoentzako etxebizitzak… lantzeke geratu dira.