Paseatu eta proposamenak egin!
Kaxkoan zer falta den eta nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesua martxan dago. Herritarrek ekarpenak egiteko bi ibilaldi antolatu dituzte.
Igeldoko Entitateak inbertsioak zentzu onean egin nahi ditu eta Kaxkoa nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Hiritik At kooperatibaren zerbitzuak kontratatu ditu horretarako eta talde motorraren laguntzarekin, aurrera doa. Herriko eragileen ekarpenak ere jasotzen ari dira.
Bestalde, herritarren proposamenak ere bildu nahi dituzte eta horretarako ibilaldiak antolatu dituzte Kaxkoan zehar. Helburua da Kaxkoan zehar gune edo puntu desberdinetan geratuz, horien inguruko hausnarketak egin eta hobetzeko proposamenak egitea.
Maiatzean eta ekainean
Bi ibilaldi izango dira. Lehenengoa maiatzaren 31n izango da (larunbata) goizeko 10:00etan. Bigarrena, berriz, ekainaren 13an (ostirala) arratsaldeko 16:30etan. Plazatik abiatuko dira.
Galdeketak online
Ibilaldi horietan zuzeneko ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek, baina gerturatu ezin duenarentzat edo proposamen gehiago egin nahi dituenarentzat, online bidezko galdetegia ere egongo da.
Galdetegia oraindik ez dago prest, baina zehaztean, ohiko bideetatik zabalduko da (Whatsapp taldea, weborria...).
Igeldoko Entitatetik dei egiten diete herritarrei prozesuan parte hartzeko eta modu batera edo bestera, proposamenak egiteko.
Kaxkoan zer falta den eta nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesua martxan dago. Herritarrek ekarpenak egiteko bi ibilaldi antolatu dituzte.
Igeldoko Entitateak inbertsioak zentzu onean egin nahi ditu eta Kaxkoa nola hobetu erabakitzeko, parte hartze prozesu bat jarri du martxan. Hiritik At kooperatibaren zerbitzuak kontratatu ditu horretarako eta talde motorraren laguntzarekin, aurrera doa. Herriko eragileen ekarpenak ere jasotzen ari dira.
Bestalde, herritarren proposamenak ere bildu nahi dituzte eta horretarako ibilaldiak antolatu dituzte Kaxkoan zehar. Helburua da Kaxkoan zehar gune edo puntu desberdinetan geratuz, horien inguruko hausnarketak egin eta hobetzeko proposamenak egitea.
Maiatzean eta ekainean
Bi ibilaldi izango dira. Lehenengoa maiatzaren 31n izango da (larunbata) goizeko 10:00etan. Bigarrena, berriz, ekainaren 13an (ostirala) arratsaldeko 16:30etan. Plazatik abiatuko dira.
Galdeketak online
Ibilaldi horietan zuzeneko ekarpenak egiteko aukera izango dute herritarrek, baina gerturatu ezin duenarentzat edo proposamen gehiago egin nahi dituenarentzat, online bidezko galdetegia ere egongo da.
Galdetegia oraindik ez dago prest, baina zehaztean, ohiko bideetatik zabalduko da (Whatsapp taldea, weborria…).