Torturatuen errolda osatzen ari dira Igeldon ere
Orri Informatiboari jakinarazi diotenez, Torturatuen errolda osatzeko karpeta bilketa Igeldora iritsi da.
Euskal Herriko Torturatuen Sarea lanean ari da tortura jasan duten pertsonen errolda osatzeko. 2025eko otsailean Kursaalen aurkeztu zenetik, herriz herri dabiltza karpetak banatu eta biltzen, eta datozen asteotan Igeldon ere izango da saretzeko aukera.
Hala adierazi dute: «Torturatuak izan diren pertsona guztien zentsorik ahalik eta osatuena egitea da helburua, torturaren errealitate kolektiboak bere dimentsio osoan argia ikus dezan; tartean, hala nahi dutenek aitortza ofiziala jaso dezaten bidea urratuz, eta batez ere, bide honetan elkar zaintzan sakondu eta babes-sare kolektiboa antolatuz».
Eta deialdia ere luzatu dute: «Tortura jasan bazenuen edo zure inguruan kasuren bat ezagutzen baduzu, jarri harremanetan sarearekin. Baita jada gure artean ez dagoen norbaiten senidea bazara ere. Aitortzaren garaia da». Harremanetarako: 635745853.