UDABERRI FESTA: Aizkora jaialdiak ikusmina sortu zuen
Udaberri Festa ospatu zen maiatzaren 11-12ko asteburuan eta Aizkora eta Harrijasotze Jaialdiak ikusmina sortu zuen. Giro polita egon zen plazan. Aizkoran, Arkaitz Etxebeste igeldoarra eta Iker Vicente nagusitu zitzaizkien Ibai Soroa eta Ugaitz Mugerzari eta harrijasotzen Udane Ostolazak erakustaldi ederra eman zuen. Horrez gain, bizikleta eta patin roller zirkuituak, “Bizkarsoro” pelikularen emanaldia, Gailurretik Euskal Reggae Selektion saioa, azoka, “Antxuak Balia” bertso musikatuak, San Isidro Eguneko afaria eta poltsikoko antzerkia antolatu ziren. Eskaintza zabala izan da aurten eta pozik dira Udaberri Festako kideak.