Udaberri jai borobila
Asteburuan ospatu da Udaberri Jaia Igeldon eta benetan borobila izan dela esan liteke. Eguraldia primeran portatu da aurtengoan eta antolatutako eskaintza zabalari erantzun ederra eman diote herritarrek zein herritik kanpotik etorritakoek. Igandeak, esaterako, irudi politaskoa utzi zuen plaza jendez beteta zegoela. Mokadu ederrak jateko aukera izan zuten gerturatu zirenek.
Argazki guztiak ikusgai, hemen.
225 lagun “Erraiak” ikusten
“Erraiak” irrintziari buruzko dokumentala eskaini da Udaberri Jaian zehar eta oso balorazio positiboa egin dute antolatzaileek. Saio bereziak eta emotiboak izan direla azaldu dute eta orokorrean jendea oso gustora atera dela saioetatik. Denera hiru emanaldi eskaini dira eta 225 lagunek ikusi dute dokumentala. Ekain Martinez de Lizarduyk egindako dokumentala izan da eta halaxe adierazi du berak: «Mila esker Igeldo! 3 emanaldi, 225 lagun eta hamaika irrintzi! Erraiak mugiaraztekoa…».
Eskaintza zabala
Esan bezala, eskaintza zabala eta berezia izan da asteburu osoan. Umeentzako ez ohiko jolasak izan ziren larunbat arratsaldean eta ondoren gogotik gozatu zuten parkour ikastaroarekin. Igande arratsaldean, berriz, futbolin erraldoi bat osatu zuten.
Helduei begira, Lore, Landare eta Zuhaixka azoka antolatu zen igandean, bigarren urtez, eta mugimendu dexente izan zen. Baita sindikatuan egin zen inguruko produktuen azokan ere.
Mariskada, banatuta
Mariskada eder bat ere zozketatu zen igande arratsaldean eta momentuan bertan banatu zen 0808 zenbakiarekin (Nerea).
San Isidro, asteazkenean
Bi eguneko atsedenaldiaren ostean, San Isidro ospatzeko eguna izango da asteazkenean. Toka eta afaria antolatu dituzte.