Udazkenean egun pasa antolatzeko asmotan dira guraso elkartekoak
San Pedro jaietan, kros txikia, kalejira txikiak, umeen eguna eta apar festa antolatu zituen Mendizorrotz guraso elkarteak. Orokorrean balorazio positiboa egin du, haur eta gaztetxoen parte hartzea oso ona izan baita.
Bestetik, udazkeneko larunbat edo igande baterako egun pasa bat antolatzeko asmoa dutela jakinarazi dute. Goizean mendi buelta bat egin eta gero elkarrekin bazkaltzea da asmoa. Data ez dute zehaztu oraindik eta zehazten dutenean, jakinaraziko dute ohiko bideetatik.
Zaintzarako begirale bila
Zaintzarako begirale bila dabiltza. Guraso elkarteak antolatzen dituen zaintza zerbitzu ezberdinetan parte hartzeko asmoa duten gazteek (2010 urtean jaiotakoak edo zaharragoak) idatzi dezatela: gurasoelkartea@igeldo.eskolatxikiak.eus