Zeramika eta musika nahastuko dituzte "Polaroid" emanaldian, larunbatean
"Polaroid" izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldoko plazan. Olatu Talka jaialdiaren barruan izango da eta zeramika, eszena eta musika nahastuko dituzte performance honetan. Hain zuzen, zeramika piezak egosiko dituzte, musikak lagunduta. Bi zeramikariren eskutik izango da: Emilia Musial poloniarra eta Sergi Pahissa katalana. Gaueko 22:00etan hasiko da eta ordu erdi inguruko emanaldia izango da.
“Polaroid” izeneko performancea eskainiko dute larunbatean Igeldoko plazan. Olatu Talka jaialdiaren barruan izango da eta zeramika, eszena eta musika nahastuko dituzte performance honetan. Hain zuzen, zeramika piezak egosiko dituzte, musikak lagunduta. Bi zeramikariren eskutik izango da: Emilia Musial poloniarra eta Sergi Pahissa katalana. Gaueko 22:00etan hasiko da eta ordu erdi inguruko emanaldia izango da.