Euskararen eguna Intxaurrondon
Kaixo lagun, aurten Plazara Goazen 25. urteurrena ospatzen ari gara eta urte luze hauetan bidaide izan zaituztegun guztioi gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu. Besteak beste, argazki erakusketa bat antolatu dugu abenduaren 3tik aurrera, eta egun horretan bertan, mokadutxo batzuk hartuta, elkarrekin kontu kontari egoteko aukera izatea nahiko genuke (Kultur Etxean, 19:00etan). Horrez gain, hauxe da […]
Kaixo lagun, aurten Plazara Goazen 25. urteurrena ospatzen ari gara eta urte luze hauetan bidaide izan zaituztegun guztioi gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaituztegu.
Besteak beste, argazki erakusketa bat antolatu dugu abenduaren 3tik aurrera, eta egun horretan bertan, mokadutxo batzuk hartuta, elkarrekin kontu kontari egoteko aukera izatea nahiko genuke (Kultur Etxean, 19:00etan). Horrez gain, hauxe da euskararen egunaren inguruan antolatu dugun egitaraua:
Azaroaren 29a, ostirala,
Bernart Etxepare plazan:
17:00: Haur jolasak, haurtxokoa eta Gaztelekuaren eskutik.
18:30: Plaza dantzak, Donostiako musika eskolaren gidaritzapean
19:00: Gaztain jana, musikaz lagunduta.
Azaroaren 30a larunbata, Zulo Zahar elkartean:
14:00: Bertso bazkaria: Maddi Ane Txoperena eta Xabat Illarregi. Sarrerak: 20 euro, salgai Zulo Zaharren bertan.
Abenduaren 1a igandea, Intxhaurgunean (Lizardi kalea, 25):
10:30: Ipuin kontalaria. Aforo mugatua.
11:15: Eskulana eta muralak.
12:00: Hamaiketakoa.
Abenduaren 3a, Euskararen eguna,
19:00etan Kultur Etxean:Plazara Goazen 25. urteurrenaren ospakizuna: argazki erakusketa eta luntxa.Abenduaren 27ra arte egongo da ikusgai
Abenduaren 5a, osteguna, Intxaurrondo Kultur Etxean:
17:00etan eta 19:00etan: Pirritx, Porrotx eta Marimototsen ikuskizun berria. Sarrera: 10€. Interneten salgai gaurtik aurrera!Ekitaldi hauekin gozatuko duzulakoan, laster arte!